CURSO DE INICIACIÓN A LOS SISTEMAS DE INFORMACIÓN GEOGRÁFICA CON QGIS (2025/34/6/1)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Informazio geografikoa aztertu, kudeatu eta lantzeko programa erabiltzen ikastea.
- Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Informazio geografikoa kontsultatu, aztertu, kudeatu eta landu behar duten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko teknikariak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: maiatzaren 15a, 16a, 21a, 22a, 23a
- Ordutegia: 09:15 - 14:15
- Iraupena: 25 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko martxoaren 3tik apirilaren 22ra
- Oniritzi epea: 2025eko apirilaren 23tik 25era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 14a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Irakasleak: AITOR LAUZURICA DOMAICA
Helburu orokorrak
SIG lan-tresnen erabileran oinarrizko ezagutzak barneratuko dituzte. Horiek informazio geografikoaren erabilera eraginkorra egitea baimenduko diete.
Helburu zehatzak
Informazio geografikoa aztertu, kudeatu eta lantzeko merkatuan liderra den software askea, QGIS, ezagutu eta erabiltzen ikastea. Softwareak dituen kartografiako baliabideak ezagutu, eta horiek SIG proiektu batean barneratzen ikastea.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- SIG QGIS erabiltzaile mailan erabiltzen jakiteko
- Informazio geografikoa kargatu eta ikusteko
- Kontsulta grafiko eta alfanumerikoak egiteko
- Dauden argibideetatik informazio berria ateratzeko
- Irteera grafikoak sortzeko
- Euskadin erreferentzia diren kartografiako iturriak ezagutzeko
- GeoEuskadi erabiltzeko eta kontsultatzeko
Informazio geografikoko sistemetara sarrera
- Definizioa
- Edozein Geografia Informazio Sistemarekiko ezaugarri nagusiak
- Datu geografikoen ereduak
- Software aske eta komertzial nagusiak
- Ohiko lan formatuak
QGIS softwareari sarrera
- Osagai nagusiak eta interfazeak
- Lanerako onartutako formatuak
- Bistaratzeko lan-tresnak
- Sinbolizazio aukerak
- Elementuen aukerak
- Informazio alfanumerikoaren kudeaketa
- Etiketak
- Azterketa espaziala egiteko funtzioak
- Influentzia arloak sortu
Edizioa
- Shapefile fitxategiak sortu
- Kapa bektorialen edizio grafikoa eta alfanumerikoa
- Ediziorako lanabes nagusiak
- Edizio aurreratua
- Snapping
- Atributuen kudeaketa
- Eremuen kalkulagailua
Datuen aurkezpena
- Mapak sortzea
- Orriaren formatua ezarri
- Mapen ediziorako lan-tresnak
- Mapan elementuak barneratzea
- Inprimatzea
Kartografiako baliabide erabilgarriak
- GeoEuskadi
- WMS zerbitzuak (Web Mab Service)
Metodologia
Azalpen teorikoak ariketa praktikoekin uztartuko dira. Ariketa praktikoak eguneroko benetako kasuetan oinarrituak egongo dira.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: 30 galderez osatutako test erako proba burutuko da, non galdera okerrek ez diren zigortuak izango. Proba gainditzeko galderen %60a zuzen erantzun beharko da. Ebaluaketa azken saioan zehar burutuko da, eta ordu beteko tartea izango da berau osatzeko. Adibidea: Shapefile fitxategi batek geometria mota bat baino gehiago aldi berean izan al ditzake?
- BAI
- EZ
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ikasle bakoitzak bere erabiltzailea eta pasahitza ikastarora eramatea ezinbestekoa da. Ezagutzen ez badu ELZra deitu.
- Ikastaroko lehen egunean, ikastaroa hasi baino 20 minutu lehenago bertaratu behar da ordenagailua behar bezala martxan jartzeko
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua Ieko sotoko 26. gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
263,55€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.