CURSO BÁSICO DE LOS PROGRAMAS RECONOCIDOS CE3, CE3X Y CERMA PARA LA CERTIFICACIÓN ENERGÉTICA DE EDIFICIOS (2025/62/32/2)

Presentziala

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak aitortutako tresna informatikoak, eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzea ahalbidetzen dutenak.

  • Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Lehendik dauden eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak egin, berrikusi, kontrolatu edo ikuskatzen dituzten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko teknikariak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: azaroaren 3a, 5a, 7a, 10a, 12a, 14a
    • Ordutegia: 09:30 - 14:30
    • Iraupena: 30 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko irailaren 1etik 29ra
    • Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 31
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: ITZIAR ACEVES ETXEBARRIA

Helburu orokorrak

Adierazitako hiru programa aitortuen bidez lortutako eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak interpretatzea.

Helburu zehatzak

Programen funtzionamendua ezagutzea (datuen sarrera, inguratzaileen/instalazioen definizioa, ziurtagiria lortzea, hobekuntza-neurriak sartzea, txostenak eta emaitzak, etab.).

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Efizientzia energetikoaren ziurtagiriaren arloko egungo egoerari araudia aplikatzeko.
  • CE3X, Cerma eta Cypetherm tresna informatikoak maneiatzeko eta erabiltzeko.

  1. Sarrera eta araudia
  2. Eraikin berriak eta lehendik daudenak ziurtatzeko prozedura
  3. Oinarrizko kontzeptuak
  4. Datu orokorrak sartzea
  5. Inguratzaile-elementuen definizioa eta analisia
  6. Instalazioen definizioa eta azterketa
  7. Kalifikazioaren kalkulua eta hobekuntza-proposamenen definizioa
  8. CE3X programa eta ariketa praktikoak
  9. CERMA programa eta ariketa praktikoak
  10. CYPETHERM programa eta ariketa praktikoak
  11. CE3X osagarriak
  12. Txostenak, artxiboak eta erregistroa sortzea

Metodologia

Ikasleek ordenagailuetan instalatuta izango dituzte programak, lantzen diren ezagutzak eta kasu praktikoak modu praktikoan aplikatu ahal izateko.
Saio bakoitzaren hasieran, egun horretan landu beharreko gaiak azalduko dira.
Saioak dinamikoak izango dira, eta ikasleek edozein unetan parte har dezakete, aurrera egin ahala ezagutzak finkatzea baitu helburu.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: bi zati izango ditu: lehenengoa test bat izango da eta bigarrena ariketa praktiko bat, azken saioan zehar egingo direnak. Ebaluazioa 100 punturen gainean baloratuko da. 1. zatia: 25 galderez osatutako testa, eta 50 punturen gainean ebaluatuko da. Galderek 3 erantzun posible izango dituzte: A, B eta C, eta erantzun zuzen bakoitzak 2 puntuko balioa izango du. Erantzun baliogabeek edo okerrek ez dute puntuaziorik kentzen. 45 minutu izango dira testa burutzeko. 2. zatia: Ariketa praktiko bat egingo da, non eraikin baten eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri batean egindako akatsak identifikatu beharko diren. Ikasleei, 13 akats izango dituen txostena banatuko zaie, eta 13 akats horietatik, gutxienez 10 identifikatu beharko dituzte puntuazio gorena lortzeko. Identifikatutako akats bakoitzak 5 puntuko balioa izango du. Ariketa praktikoa 50 punturen gainean ebaluatzen da. Probak 45 minutu iraungo du. Ebaluazioa gainditzeko, 2 zatien noten baturak 100 puntutik 60 izan beharko ditu, betiere zati bakoitzean gutxienez 20 puntu lortzen badira. Adibidea: Etxebizitza baterako etxeko ur beroaren eskariaren estimazioa honela kalkulatzen da:

  1. Urte osoko uraren fakturak
  2. Eraikuntzaren Kode Teknikoa
  3. Beti jotzen da deuseztzat lehendik dauden eraikinetan

Zein da fatxada batetik kanporako transmisio termikoa lortzeko metodorik zehatzena eta errealistena:

  1. Ezagutzen den metodoa
  2. Zenbatetsitako metodoa
  3. Metodo lehenetsia

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintza Teknikoak

  • Ikasleak, internetera sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eraman beharko ditu. Ezagutuko ez balitu, ELZra dei dezake, eta bertan emango dizkiote. Lehen egunean 20 minutu lehenago iristea ezinbestekoa da, ordenagailua norberaren erabiltzailearekin behar bezala konfiguratu ahal izateko.
  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 26. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

263,55€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.