CURSO BÁSICO DE ANÁLISIS DE DATOS (2025/60/20/3)

Presentziala

Datuen analisiaren inguruko interpretazioak eta oinarrizko kontzeptuak.

  • Arloa: Prestakuntza berezia
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Datuak interpretatu/maneiatu edo datu-multzoei buruzko txostenak erabili/ulertu/egin behar dituzten behar dituzten (zenbakizko laburpenak, grafikoak, inkestak, etab.) Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko langileak, eta estatistikari buruzko aurretiazko ezagutzarik EZ dutenak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: azaroaren 13a, 17a, 19a, 20a, 21a
    • Ordutegia: 09:30- 13:30
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko irailaren 1etik 29ra
    • Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 12a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: JAVIER CARCAMO URTIAGA

Helburu orokorrak

Datuen analisiaren inguruko oinarrizko ezagutzak bereganatzea.

Helburu zehatzak

  • Datuak aztertzeko beharrezkoak diren oinarrizko ideiak sartzea.
  • Estatistika-metodo errazak aplikatzea eta analisi batean lortutako emaitzak interpretatzea.
  • Datuak aztertzeko programa informatikoen hastapenak (Excel eta/edo Jamovi aztertzeko tresna).

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Zenbakizkoa zein grafikoa den datu multzo baten oinarrizko analisiak egitea eta interpretatzea.
  • Datuen analisi baten emaitzak kritikoki interpretatzea eta azaltzea.
  • Software-programak erabiltzea: Excelen analisirako tresnak eta Jamovi doako programa.
  1. Oinarrizko kontzeptuak eta aldagai baten azterketa

Sarrera. Aldagaiak eta aldagai motak. Datuen banaketa. Simetria. Irudikapen grafikoak. Zenbakietan oinarritutako laburpenak (posizio-neurriak, sakabanatzea, simetria eta forma). Datu-banaketa normalak.

Praktika: Excel eta Jamovi bidez datuen laburpena eta bistaratzea (1. zatia).

  1. Aldagai anitzeko azterketa

Sakabanatze-diagramak. Kobariantza eta korrelazioa. Korrelazio-matrizeak. Atributuen korrelazioa. Estandarizazioa eta transformazio logaritmikoa. Beste irudikapen grafiko batzuk.

Praktika: Excel eta Jamovi bidez datuen laburpena eta bistaratzea (2. zatia).

  1. Erregresio sinplearen eredua

Sarrera. Erregresio-lerroa. Doikuntza ebaluatzea. Estimazioa eta aurreikuspena. Ereduaren diagnostikoa. Zenbait neurri.

Praktika: Excel eta Jamovi bidez erregresio analisia eta emaitzen interpretazioa.

  1. Erregresio anizkoitzeko ereduak

Erregresio anizkoitzaren eredua. Adibideak eta aurreikuspena. Ereduaren diagnostikoa. Multikolinealtasuna. Erregresio polinomikoa eta gain doikuntza. Aldagai erregresore kualitatiboak.

Praktika: Erregresio anizkoitzaren analisia Excel eta Jamovi bidez.

Metodologia

Ikastaroan zehar garatuko ditugun ideiak modu errazean aurkeztuko dira, adibide eta grafikoak dituzten diapositiben bidez. Kontzeptuak azaltzeko eta datuak aztertzeko tresnen erabilgarritasuna erakusteko, datu-multzoak erabiliko ditugu. Atal bakoitzaren amaieran, ordenagailuarekin praktika bat egingo dugu, ezagutzak finkatu eta datuen analisiaren inguruan trebatzeko. Sustatuko da, ikasleen eta irakaslearen arteko interakzioa, eta arazoen eztabaida taldean. Arreta berezia emango zaio kritikoki interpretatzen ikasteari eta egindako analisien emaitzak azaltzen jakiteari.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, datuen analisi desberdinekin lotura duen galdetegi erraza osatu beharko da. Gutxi gorabehera, 2 orduko iraupena izango du. Galdera batzuk egia/gezurra motakoak izango dira, beste batzuetan aldiz, kopuru garrantzitsuren baten kalkulua egin beharko da edo ordenagailuak emandako emaitzaren bat interpretatzeko eskatuko da. Ebaluaketa gainditzeko, gutxienez, 10 puntutik 6 puntu lortu beharko dira. Adibidea: Aukeratu baieztapen zuzen bakarra eskuinaldean aldagai asimetriko bat ikusten badugu.

  • Batez bestekoak aldagaiaren banaketaren balio adierazgarria ematen du.
  • Medianak batez bestekoak baino balio handiagoa du.
  • Medianak aldagaiaren banaketaren batez bestekoak baino balio adierazgarriagoa ematen du.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintza Teknikoak

  • Ikasleak, internetera sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eraman beharko ditu. Ezagutuko ez balitu, ELZra dei dezake, eta bertan emango dizkiote. Lehen egunean 20 minutu lehenago iristea ezinbestekoa da, ordenagailua norberaren erabiltzailearekin behar bezala konfiguratu ahal izateko.
  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 26. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

195,30€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.