CUMPLIMIENTO Y ADAPTACIÓN AL ENS – ESQUEMA NACIONAL DE SEGURIDAD (2025/1/5/1)

Presentziala

Ikastaroan Segurtasun Eskema Nazionala betetzeko beharrak eta metodologia identifikatuko dira.

  • Arloa: Prestakuntza - Berrikuntza
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Tokiko erakundeko langileak.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: otsailaren 7a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 5 ordu
    • Izena emateko epea: 2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 24ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 6a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: ENRIQUE PASCUAL ANTXIA

Helburu orokorrak

  • Arriskuen kudeaketan oinarrizko kontzeptuak eta kontzeptu aurreratuak ezagutzea.
  • SEN betetzeko beharra identifikatzea.
  • Arau-esparrua ezagutzea.
  • SENek DBEOrekin eta zibersegurtasunarekin dituen harremanak ezagutzea.
  • Erakunde bakoitzean SEN ezartzeko metodologia ezagutzea.
  • SENen kudeaketarako euskarri-tresnak ezagutzea.

Helburu zehatzak

  • Bere erakundean Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzeko egoeraren diagnostikoa egitea.
  • Bere erakundean SEN ezarri ahal izateko metodologia ezagutzea.
  • SEN ezartzeko euskarri-tresnen funtzionamendua ezagutzea.
  • PILARen funtzionamendua ezagutzea, informazio-sistemen arriskuak aztertzeko eta kudeatzeko tresna gisa.
  • SENen ezarpenaren adibide praktiko bat ezagutzea.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Bere udalean SEN abian jartzeko eta kudeatzeko antolaketa-ekintzak eta ekintza teknikoak identifikatzeko.
  • Arriskuen kudeaketan oinarrizko kontzeptuak eta kontzeptu aurreratuak identifikatzeko.
  1. Udal bateko lan-esparrua. Zibersegurtasun Erlazioa-1. RGPD-ENS-ITIL.

  2. Egoeraren azterketa.
    • Ereduzko udal bateko zerbitzuak identifikatzea.
    • Zerbitzuak bost segurtasun-dimentsioen arabera kategorizatzea.
    • Segurtasun-politika.
  3. SEN garatzeko dokumentuak eta metodologia.
    • Segurtasun-neurriak identifikatzea.
    • IKTen erabilerari buruzko araudi orokorra.
    • Segurtasun-dekalogoa.
    • Arriskuak aztertzeko metodologia.
    • Zerbitzuen balorazioa.
  4. Prozedurak eta politikak.
    • Baimen-politikak.
    • Datuak sailkatzeko eta kontserbatzeko politikak.
    • Kontrol kriptografikoen politikak.
    • Kopiatzeko eta zerbitzuak lehengoratzeko prozedurak.
    • Segurtasun-arrakalen prozedura
  5. SENen plangintza eta mantentze-lanak.
    • Mantentze-plana.
    • Ekintza-plana eta arriskuen tratamenduak.
  6. Euskarri- eta kudeaketa-tresnak.
    • CCN-Cert soluzioak
    • Monitorizazio- eta kudeaketa-tresnak

Metodologia

Aurrez aurreko saioa.

Bertaratzea

Bertaratze-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea

Ziurtagiriak

Ikastaroaren bertaratze-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Esparrua

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
RECALDE | RECALDE, 18
BILBAOBIZKAIA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

40,95€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.