CONTRATACIÓN PÚBLICA SOSTENIBLE (2026/13/3/12)

On-line

Erakundearen jasangarritasun-helburuak (ingurumenekoak eta sozialak) eta dagozkien politika nazionalak aztertuko ditugu, bai eta horiek kontratazio-prozesuan txertatzeko eskura dauden tresnak, arauak eta teknikak ere.

  • Arloa: Administrazioko oinarrizko gaiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak, kontratazio publikoetan gizarte- eta ingurumen-irizpideak idazteaz arduratzen diren langileak. Beharrezkoa da erosketa publikoari buruzko ezagutza juridikoak izatea.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2026ko urriaren 28tik azaroaren 4ra
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea:
      2026ko ekainaren 1etik irailaren 21era: Administrazio Orokorra (*)
      2026ko ekainaren 1etik irailaren 25era: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2026ko irailaren 22tik 25era
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 27a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: FRANCISCO JAVIER VAZQUEZ MATILLA
  • Ikastaroko sarbidea: Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Kontratazio publikoa hasiberrientzat
  • Análisis de pliegos de condiciones administrativas y técnicas
  • Contrato menor curso teórico-práctico

Helburu orokorrak
Kontratazio iraunkorraren irismena eta onurak ulertzea, erakundearen iraunkortasun-helburuak lortzeko.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Kontratazio jasangarriaren alderdiak eta horiek aplikatzeko eskura dauden baliabideak nola aplikatzen diren ulertzeko.
  • Kontratazio jasangarriko tresnak eta metodoak erabiltzeko.
  • Erakundearen kontratazio jasangarriko estrategia diseinatzeko.
  • Kontratazio iraunkorraren garapen eta erabilera orokorra sustatzeko.
  1. Kontratazio publiko jasangarria ingurumen-helburuen bidez
    • Ingurumen-arloko araudia. SPKL eta araudi espezifikoa
    • Kontratuaren faseetako klausulak
    • Ekintza-plan ekologikoak, ebaluazio-teknikak, bizi-ziklo osoko kostuen kalkulua...
    • Kontratuaren xedearekiko lotura. Ebazpen garrantzitsuak
    • Do not significant harm printzipioa (DNSH)
    • Ingurumen-inplikazioak Next Generation funtsek araututako kontratu publikoak izapidetzean
  2. Kontratazio publiko iraunkorra helburu sozialen bidez
    • Ingurumen-arloko araudia. SPKL eta araudi espezifikoa
    • Kontratuaren faseetako klausulak
    • Kontratuaren xedearekiko lotura. Ebazpen garrantzitsuak
    • Klausulak bilatzeko tresnak

Metodologia

Autoprestakuntzako online prestakuntza-ekintza hau denbora errealeko eta streaming bidezko saio batean oinarritzen da. Saio horretan, gaian aditua den pertsona batek ikastaroaren programan proposatutako edukiak irakatsiko ditu. Ikasleek, dokumentazio osagarria eta ikastaroaren alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen dituen bideo bat jasoko ditu.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioa 10 galderako online test bat izango da, eta galdera bakoitzak 3 erantzun-aukera izango ditu. Proba egiteko, ikasleek emandako edukiaren gainean lan egin beharko dute, gutxi gorabehera 6 orduz.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Zuzeneko bideokonferentzia saiora bertaratzea.
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea, gutxienez 7 erantzun zuzen.

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Kontratazio publikoko profesionalentzako Gaitasunen Europako Esparrua
ProcurCompEU kontratazio publikoko profesionalentzako konpetentzien esparru europarra da, Europako Batzordeak gomendatua, EBko estatu kideak kontratazio publikoaren profesionalizazioa areagotuko duten politikak eta ekimenak garatzera animatzeko. Konpetentzien esparrua tresna bat da, kontratazio publikoko profesionalek beren lana eta zereginak modu eraginkor eta efizientean egiteko izan behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak definitzen dituena. Kontratazio publikoko profesional horiek egin ohi dituzten jarduerak, zereginak eta oinarrizko erantzukizunak hogeita hamar konpetentzien inguruan deskribatzen eta egituratzen dira, 2 kategoria nagusi dituzte eta, aldi berean, kontratazioko 6 konpetentzia-taldetan sailkatzen dituzte:

  1. Berariazko konpetentziak: horizontalak, esleitu aurrekoak eta esleipenaren ostekoak.
  2. Konpetentzia orokorrak: pertsonalak, pertsonak eta errendimendua.

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Sesión de videoconferencia:

  • 24 de septiembre. Horario: 09:00-12:00
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

106,05€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.