COMPETENCIA DIGITAL: 5.4 IDENTIFICACIÓN DE BRECHAS EN LA COMPETENCIA DIGITAL. NIVEL AVANZADO (2025/30/0/73)

On-line

Ikastaro hau lagungarria izango zaizu C2 maila aurreratura iristeko 5.4 Konpetentzia digitaleko gabeziak identifikatzea konpetentzian (5. Arloa: Arazo teknikoak konpontzea) Herritarren Konpetentzia Digitalerako Europako Esparru Bateratuan (DigComp).

  • Arloa: Prestakuntza - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak:2025eko azaroaren 10etik 21era
      Ikastaroa irekita egongo da azterketen azken egunera arte
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko irailaren 1etik 29ra: Administrazio orokorra (*)
      2025eko irailaren 1etik urriaren 3ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 7a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Bitarteko maila: Konpetentzia digitala: 5.4 Konpetentzia digitaleko gabeziak identifikatzea. Oinarrizko maila.
  • Maila aurreratua: Konpetentzia digitala: 5.4 Konpetentzia digitaleko gabeziak identifikatzea. Bitarteko maila.
  • Maila aurreratua: Fitxa honen xede den ikastaroa

Maila aurreratuan matrikulatzeko, ezinbestekoa da bitarteko maila gainditu izana.

Helburu orokorrak
Konpetentzia digitalean arrakalak identifikatzeko metodo eta tresna erabilgarrienak ezagutzea. Hobekuntza-ekintzak planifikatzeko eta aplikatzeko tresnak erabiltzen ikasteko, lortutako emaitzen arabera, baita horiek neurtzeko eta horiek aplikatu ondoren duten eragina ebaluatzeko ere.

Konpetentziak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Konpetentzia digitala maila aurreratuan non hobetu edo eguneratu aztertzeko.
  • Adierazteko non bilatu aukera zehatzak autoikaskuntzarako eta bilakaera digitalaren egunean mantentzeko.
  • Hobekuntza-ekintzak planifikatzeko eta aplikatzeko trebetasunak garatzeko.


1.Konpetentzia digitaleko gabeziak identifikatzeko metodoak eta tresnak

  • Inkesta eta galdetegiak
  • Behaketa eta elkarrizketak

2. Plangintza eta hobetzeko ekintzak

  • Beharren analisia
  • Mapa mentalak
  • Proiektuen plangintza

3. Hobetzeko ekintzen inpaktua neurtzea eta ebaluatzea

Metodologia

Autoprestakuntza ikastaroa, online, eta tutoretza gabekoa. Ikastaroak hainbat unitate didaktiko ditu, baita ariketa praktiko eta hausnarketa-ariketa batzuk ere.

Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua izango da ikastaroaren helburu orokorrak betetzen direla bermatzea. Aprobetxamendu-proba 15 galderako online test bat izango da; trebetasun galderez osatua, erantzun mota desberdinak dituztenak (erantzun bakarrekoak eta praktika-simulazio itxurakoak). Gehienez ere 30 minutu izango dira proba egiteko.

  • Proba egiteko, hurrengo helbidean eskatu berau egiteko data, ordua eta lekua 5 eguneko epean: http://www.bait.eus
  • Azterketa egiteko deialdi bakarra duzu.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Aprobetxamendu-proba gainditzea: gutxienez, 11 erantzun zuzen

Ziurtagiriak
http://www.bait.eus webgunetik eta edozein momentutan probaren ziurtagiria deskargatzeko aukera duzu "Erabiltzailearen historia, matrikula eta erreklamazioen kudeaketa" atalean.
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

KKDD Europako esparrua

Konpetentzia Digitalen Europako Esparrua Euskadiko administrazio publikoetan zabaldu dadin bultzatzea, eta ikasteko modu berriak eta ziurtapen-sistemak sustatzea.
Enplegatu publiko modernoaren curriculumean funtsezkoak diren konpetentziak Europako Batzordeak ezarrita ditu; eta konpetentzia horietako bat konpetentzia digitalei lotutakoa da. Konpetentzia Digitalen Esparruan identifikatzen eta baliozkotzen dira konpetentzia digitalaren osagai nagusiak, digitalki gai izateko ezagutza, ahalmen eta jarrera gisa ulertuta. DIGCOMP, (Digital Competence: Identification and European-wide validation of its key components for all levels of learners) proiektua da esparru horren oinarria, eta helburua, aldiz, 21 konpetentzia digital (5 arlotan bereizita) identifikatzea da. Jakite-maila bat, bi jakite-maila edo hiru jakite-maila aurreikusi dira konpetentzia bakoitzerako.

Azalpen bideoa

Konpetentzia digitalak

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Probaren funtzionamenduari buruz laguntza behar izanez gero:

  • Deitu hurrengo telefono-zenbaki honetara 664110557 / 664101155
  • Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18:30era. Ostiraletan 09:00etatik 16:00etara.

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Aprobetxamendu-probak:

  • azaroaren 24tik 28ra

Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
88,20€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.