COMPETENCIA DIGITAL: 3.4 PROGRAMACIÓN. NIVEL BÁSICO (2025/30/0/34)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Ikastaro hau lagungarria izango zaizu A1 oinarrizko mailara iristeko 3.4 Programazioa konpetentzian (3. Arloa: Eduki digitala sortzea) Herritarren Konpetentzia Digitalerako Europako Esparru Bateratuan (DigComp).
- Arloa: Prestakuntza - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak:2025eko martxoaren 10etik 21era
Ikastaroa irekita egongo da azterketen azken egunera arte - Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 3ra: Administrazio orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 7ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 4tik 7ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 7a
- Ikastaroaren egunak:2025eko martxoaren 10etik 21era
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
- Oinarrizko maila: Fitxa honen xede den ikastaroa.
- Bitarteko maila: Konpetentzia digitala: 3.4 Programazioa. Bitarteko maila.
- Maila aurreratua: Konpetentzia digitala: 3.4 Programazioa. Maila aurreratua
Maila aurreratuan matrikulatzeko, ezinbestekoa da bitarteko maila gainditu izana.
Helburu orokorrak
Pentsamendu konputazionalaren printzipioak eta programazioaren oinarriak ezagutu, baita software librearen inguruko kontzeptuak ere.
Konpetentziak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Oinarrizko programazioa ezagutzeko.
1.MODULUA: PENTSAMENDU KONPUTAZIONALAREN HASTAPENAK
1.Pentsamendu konputazionala
2.Algoritmoak
3."Merge sort" algoritmoaren adibide bat
2.MODULUA: PROGRAMAZIOAREN HASTAPENAK
1. Zer da programazioa?
2. Software librea edo kode irekikoa
3. Programazio-lengoaiaren oinarrizko elementuak
4. Gehien erabiltzen diren programazio-lengoaiak
Metodologia
Autoprestakuntza ikastaroa, online, eta tutoretza gabekoa. Ikastaroak hainbat unitate didaktiko ditu, baita ariketa praktiko eta hausnarketa-ariketa batzuk ere.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua izango da ikastaroaren helburu orokorrak betetzen direla bermatzea.
Aprobetxamendu-proba 20 galderako online test bat izango da; ezagutza eta trebetasun galderez osatua, erantzun mota desberdinak dituztenak (erantzun bakar edo anitzekoak, egia ala gezurra itxurakoak eta praktika-simulazio itxurakoak). Proba egiteko gehienezko denbora 30 minutukoa izango da.
- Proba egiteko, hurrengo helbidean eskatu berau egiteko data, ordua eta lekua 5 eguneko epean: http://www.bait.eus
- Azterketa egiteko deialdi bakarra duzu.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Aprobetxamendu-proba gainditzea: gutxienez, 14 erantzun zuzen.
Ziurtagiriak
http://www.bait.eus webgunetik eta edozein momentutan probaren ziurtagiria deskargatzeko aukera duzu "Erabiltzailearen historia, matrikula eta erreklamazioen kudeaketa" atalean.
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
KKDD Europako esparrua
Konpetentzia Digitalen Europako Esparrua Euskadiko administrazio publikoetan zabaldu dadin bultzatzea, eta ikasteko modu berriak eta ziurtapen-sistemak sustatzea.
Enplegatu publiko modernoaren curriculumean funtsezkoak diren konpetentziak Europako Batzordeak ezarrita ditu; eta konpetentzia horietako bat konpetentzia digitalei lotutakoa da. Konpetentzia Digitalen Esparruan identifikatzen eta baliozkotzen dira konpetentzia digitalaren osagai nagusiak, digitalki gai izateko ezagutza, ahalmen eta jarrera gisa ulertuta. DIGCOMP, (Digital Competence: Identification and European-wide validation of its key components for all levels of learners) proiektua da esparru horren oinarria, eta helburua, aldiz, 21 konpetentzia digital (5 arlotan bereizita) identifikatzea da. Jakite-maila bat, bi jakite-maila edo hiru jakite-maila aurreikusi dira konpetentzia bakoitzerako.
Azalpen bideoa
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Probaren funtzionamenduari buruz laguntza behar izanez gero:
- Deitu hurrengo telefono-zenbaki honetara 664110557 / 664101155
- Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18:30era. Ostiraletan 09:00etatik 16:00etara.
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
Aprobetxamendu-probak:
- martxoaren 24tik 28ra
Izen-ematea
- Prezioa:
- 88,20€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: