CARACTERÍSTICAS GENERALES DEL ACTO ADMINISTRATIVO EN LA LEY 39/2015 (2025/0/6/6)

On-line

Ikastaro honen helburua administrazio-egintza aztertzea da, administrazio-zuzenbidearen mende dagoen administrazioaren aldebakarreko erabaki gisa ulertuta. Horretarako, gai kontzeptualagoez gain, egintza horren baliozkotasunarekin, eraginkortasunarekin, nahitaezko betearazpenarekin eta berrikuspenarekin lotutako alderdiak jorratzen dira, bai ofizioz, bai administrazio-errekurtsoak jartzeagatik.

  • Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Administrazio-espedienteak izapidetzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko maiatzaren 5etik 23ra
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko martxoaren 3tik 31ra: Administrazio orokorra (*)
      2025eko martxoaren 3tik apirilaren 4ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko apirilaren 1etik 4ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 2a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Oinarrizko ikastaroak:
    • Estudio básico del régimen jurídico del acto y procedimiento administrativo
    • Egintzaren araubide juridikoaren eta administrazio prozedurari buruzko oinarrizko azterketa
  • Bitarteko ikastaroak:
    • Administrazio-prozedura erkidea 39/2015 Legean
    • Procedimiento administrativo común en la Ley 39/2015
    • Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 legean
    • Fitxa honen xede den ikastaroa
  • Berariazko ikastaroak:
    • Administrazio jakinarazpenak: araubide juridikoa, praktika eta efektuak
    • Administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez aurkezteko eskubidea (APELen 28.art.)
    • Procedimiento administrativo sancionador en la Ley 39/2015 y en la Ley Vasca 1/2023
    • Administrazioarekin bide elektronikoetatik erlazionatzeko betebehar eta eskubideak

Helburu orokorra
Administrazio-egintza definitzen duten kategoria nagusiak aztertzea Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • "Administrazio-egintza" kontzeptua ulertzea, bai eta Administrazioaren jarduna kontrolatzeko mekanismo gisa duen garrantzia ere.
  • Identifikatzeko egintzaren baliozkotasunaren eta efikaziaren eskakizunak
  • Horretara behartuta dauden pertsonek administrazio-egintzak ez betetzearen ondorioak ulertzeko.
  • Identifikatzeko berrikuspen mekanismoak eta legean aurreikusitako errekurtso administratibo sistema.
  1. Administrazio egintza: kontzeptua, motak eta egintzaren garrantzia
  2. Administrazio egintzaren baliozko betekizunak
  3. Administrazio egintzaren eraginkortasuna: aipamen berezia jakinarazpenari
  4. Administrazio egintza nahitaez betearaztea
  5. Administrazio egintzak Administrazioak bere kabuz berrikustea eta administrazio- errekurtsoak

Metodologia

Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 5 gai ditu; azalpen bideoak, PowerPoint bat, testu bat eta jarduera desberdinak ikasgai bakoitzeko. Ikasleak irakasleak eskaintzen dizkion materiale guztiak landu beharko ditu eta baita sortzen diren foro guztietan parte hartu ere.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioak 5 ariketa praktiko ditu. Jarduera batzuk on-line egin behar dira eta beste batzuk ordenagailuan gero plataforma birtualean atxikitzeko, tutoreak zuzendu eta lanaren feedback-a bidali dezan. Ikasleek FOROAren bitartez planteatuko dituzte zalantzak, kontsultak edo, besterik gabe, ikastaroko hurrengo asteetan landu nahi dituzten gaiak, lanpostuan hobetzeko asmoz. Planteatzen diren gai guztiekin irakasleak ebaluazio ariketak sortuko ditu ikastaroan zehar lantzeko prestakuntzako plataformak eskaintzen dizkigun baliabideak medio.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ikastaroko jarduera guztiak egitea
  • Gutxienez 3 ariketa praktiko gainditzea
  • Foroko ariketa egitea

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
112,35€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.