BILERA-AKTA, IRAGARKIA ETA TXOSTENA (2025/60/15/56)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
- Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
- Modalitatea: Lineakoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko irailaren 1etik 26ra
- Iraupena: 20 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik uztailaren 11ra: Administrazio Orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik uztailaren 17ra: beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko uztailaren 12tik 17ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko abuztuaren 31
- Hizkuntza: euskara
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus
Helburu orokorrak
Bilera-aktak, iragarkiak eta txostenak euskaraz idazteko oinarrizko irizpideak ezagutzea.
Konpetentziak
Ikasleak prestakuntza-ekintza amaitzean egoki erabiliko ditu:
- Bilera-akta idazteko oinarrizko irizpideak.
- Iragarkia idazteko oinarrizko irizpideak.
- Txostena idazteko oinarrizko irizpideak.
1. Atarikoa
- Ongietorria eta nabigazioa.
- Ikastaroaren atalak.
2. Bilera-akta
Diseinua
- Diseinuaren garrantzia.
- Bilera-aktaren egitura orokorra.
- Izenburua eta azpi-izenburua.
- Zehaztasunak.
- Aztergaiak.
- Eztabaidak eta erabakiak.
- Amaiera.
- Izenpea.
- Toki-egunak.
- Oharretarako orria.
- Testu elebidunak.
Gramatika
- Letra larria eta letra xehea.
- Hitz elkartuak: loturik, bereiz ala marratxoz.
- bait- partikula.
- –z gero.
- Laburtzapenak: siglak, ikurrak eta laburdurak.
- Bere(n) eta haren.
- Zenbakien idazkera: orduak.
- Komunztadura aposizioetan.
Estiloa
- Egilea agerian utzi.
- Estilo nominala.
- Aditz errepikapenak.
- Erdal formulak.
- Kalkoak.
- Gerundioaren erabilera.
- Aspektuaren erabilera.
3. Iragarkia
Diseinua
- Iragarkiaren egitura orokorra.
- Erakundearen izena.
- Izenburua.
- Azalpena.
- Atalburuak.
- Testuaren erritmoa.
- Toki-egunak, izenpea eta kargua.
- Noizbehinkako argibideak. Oin-oharrak.
- Testu elebidunak. Nola diseinatu.
- Testu elebidunak. Hizkuntza bat nabarmendu.
Gramatika
- Ortografiako betiko zalantzak.
- Deklinabidea. –a itsatsia.
- Aurrizki eta atzizkiez zenbait kontu.
- Deklinabidea. Juntadura.
- *Ez du zertan egin behar, *merezi du egiteak, *dihoa.
- Sintaxia.
- Noizetik noizera.
Estiloa
- Erdal formulak.
- Kalkoak.
- Esaldiak laburtu.
- Informaziorik garrantzitsuena aurreratu.
- Aditzaren kokapena.
- Galdegaiarekin jokatu.
- Menpeko perpausak atzeratu.
- Hitz iragarleak erabili.
- Kataforak erabili.
- Alferrikako erlatiboak saihestu.
4. Txostena
- Idazketa-prozesua
- Idazketa prozesuaren urratsak.
- Komunikazio egoera aztertu.
- Ideiak sortu.
- Ideiak antolatu.
- Testua idatzi.
- Testua zuzendu.
Diseinua
- Txostenaren egitura orokorra.
- Erakundearen izena.
- Zehaztasunak.
- Laburpena.
- Ondorioak eta proposamenak.
- Eranskina. Material osagarria.
- Osagarri grafikoak.
Gramatika
- Puntuazioa. Ohiko zalantzak.
- Bera/berdina; Batere/bat ere.
- Partikula modalak: ahal/al, omen eta ote.
- Norbera/nor bere.
- Elkarkariak: elkar eta bata bestea.
- Zenbait aditz problematiko.
Estiloa
- Erdal formulak.
- Kalkoak.
- Ezezko esaldiak ilunago.
- Menderatu faltsuak.
- Aditz elipsia eta komunztadura.
- Erdal gerundio okerra.
Metodologia
Autoprestakuntzako lineako ikastaroa da, teoria eta praktika uztartzen dituena. Ikastaroak 4 atal nagusi ditu eta, bertan, hainbat unitate didaktiko. Unitate bakoitzean leiho tutorial baten bidez teoria landu eta programak berak edo norberak zuzentzeko ariketa batzuk proposatuko dira; gainera, plataformak aukera ematen du jarraibideak ikusteko, entzuteko edota irakurtzeko. Horrez gain, unitate gehienek irakasleari bidali beharreko
jarduera bana izango dute.
Irakasle batek gidatuko du ikasle-taldea, eta bakoitzaren urratsak jarraituko ditu.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ikastaroak hainbat jarduera ditu eta horietan oinarrituko da ebaluazioa. Ikasleak ikastaroko jarduerak egin eta bidaliko dizkio irakasleari, honek ikasleari zuzendu eta lanaren feedbacka eman diezaion. Era berean, irakasleak gomendatuko du edukiak noizko ikasi eta jarduerak noizko egin behar diren.
Aprobetxamendua
Irakasleari ikastaroko jarduera guztiak bidaltzea.
Ikastaroko 9 jardueretatik 8k, gutxienez, gai kalifikazioa jasotzea.
Ikastaroaren balorazioa
Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektroniko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5. 1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
ikasivap@ivap.eus
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoaren jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak/ Ziurtatzeak atalean sartuta
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 143,85€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:
IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.
Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:
Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.