Bilbao Basurto ESIaren Zientziaren eta Berrikuntzaren V. Jardunaldia
110 Urte Osasungintza berritzen
Lankide estimatu hori:
Azaroaren 29an, osteguna, Bilbao Basurto ESIaren Zientziaren eta Berrikuntzaren V. jardunaldia egingo da Euskalduna Jauregiko 1. aretoan.
Aurten, Jardunaldiak izaera berezia du, Basurtuko U. Ospitalearen sorreraren 110. urteurrena ospatzen dugulako. Egun horretan, jardunbide egokiak partekatuko ditugu Osakidetzako eremu eta erakunde guztietako profesionalek. Aurten berriro ere, azpimarratu egingo da dibulgazio zientifikoaren balio handia, eta aitortza egingo zaie horretan ahalegina eta konpromisoa jartzen dituzten Bilbao Basurto ESIko profesionalei.
Nori zuzenduta: Profesional guztiei
Web orrialdea: https://jakinsarea.osakidetza.net/
- Fisika: Ezezaguna
- Visual: Ezezaguna
- Entzuteko: Ezezaguna
- Mentala: Ezezaguna
- Organikoa: Ezezaguna
Ekitaldiaren antolaketa errazteko eta edukiera mugatua denez gero, ondoko puntuak aintzat har ditzazun eskatu behar dizugu:
- Parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da izen-ematea behar bezala egitea. Eskabidea Jakinsaretik bakarrik egin ahal izango da, azaroaren 25era arte. Eskabide guztiak ONARTUKO DIRA plazak agortu arte. (Izen-ematea egin ostean, mezu baten bidez baieztatuko zaizu hori egin duzula; mezu hori ez jasotzeak, izena ematean okerren bat gertatu dela esan nahi du. Hala bada, Prestakuntza Unitatearekin jarri beharko duzu harremanetan, ahalik eta lasterren konpontzeko).
- Komunikazio guztiak Osakidetzako posta elektronikoaren bidez egingo dira. Garrantzizkoa da, hortaz, operatibo dagoela eta helbidea zuzena dela egiaztatzea.
- Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da LMAUBak edo Arlo-arduradunak baimena ematea, zerbitzu-beharren arabera betiere. Jakinarazi behar duzu parte hartuko duzula ekitaldi honetan (nahiz eta lanorduz kanpo egin). Parte hartu ezin bada, jakinarazi, mesedez, ahalik eta azkarren Jakinsarea bidez.
- Gogorarazten dizugu ordutegia 10:45etik 15:00etara izango dela, eta garrantzitsua dela puntualak izatea.
- Jarduerari lotutako ziurtagiria jaso ahal izateko, ezinbestekoa da % 100eko asistentzia; horretarako, bai sartzean bai irtetean, sinadura erregistroa egingo da.
- Bilbao Basurto ESIko langileentzat, Jardunaldi honek A kategoria du.
