Autobabeserako Euskal Araua, azken arau-aldaketen ondoren (BIGARREN EDIZIOA)

Ekitaldiak eta Aurreikusteko moduko Arriskuetarako Baliabideak (AAB)

Otsailaren 12ko 21/2019 Dekretuak, 277/2010 Dekretua aldatzen duenak, Autobabeserako Euskal Arauaren menpeko establezimenduek izan behar dituzten autobabeseko prozeduren edukietan, tramitazioan zein garapenean hainbat aldaketa ekarri ditu. Horietako bat Aurreikusteko moduko Arriskuetarako Baliabideak dira (AAB). Baliabide horiek kasu batzuetan garatzen ari ziren, baina orain arau berriak horien edukia zehaztu du eta ekitaldi zehatz batzuetan derrigorrezko gisa ezarri ditu. Horretaz gain, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamenduak (17/2019 Dekretua) segurtasunarekin eta, zehazki, autobabesarekin lotutako hainbat alderditan sakondu du eta horiek ere kontuan hartu behar dira.

Hori dela eta, arauaren barruko berrikuntzak indarrean sartzean sortutako zalantzak argitzeko asmoz, lan-jardunaldi hau aurkeztu nahi dugu eta horretan administrazioaren ordezkariek eta autobabeseko prozedurak egiten adituak diren pertsonek parte hartuko dute gai hori argitzen saiatzeko.

Programa (PDF, 392 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Antolatzailea:
Segurtasun Saila
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
09:15-13:30
Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa
Doctor Ornilla1
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Ekitaldi-aretoa
Jarraibideak:

 Izen-emateko formularioa (leiho berri batean irekitzen da)

IZEN-EMATEA ITXITA, edukiera beteta