Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren Kariaz Zineforuma

Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak eta Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluko Gazte Taldeak zineforuma antolatu dute BBK Aretoan martxoaren 21ean, 11: 00etan."Arrazakeriaz hitz egiten dugu eskoletan" bideo-kapsula proiektatuko dugu, eta, horrez gain, hura osatzen duen gida pedagogikoa aurkeztuko dugu. Biak Bartzelonako Udaleko Giza Eskubideen aldeko Baliabideen Zentroak eginak.

 

Gidaren aurkezleak izango dira:

  • Sara Cuentas Ramírez, Bartzelonako Udaleko Giza Eskubideen Baliabideen Zentroko teknikaria
  • Maria Bécares, Bartzelonako Udaleko Giza Eskubideen Saileko teknikaria

 

Hartzaileak: Hezkuntza, eta haur eta gazteentzat zuzendutako esku-hartze sozialaren eremuko ikasleak, profesionalak eta boluntarioak.Material honetan lantzen diren gaiak giza eskubideen, kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren aurkako arlokoak dira.

"Arrazakeriaz hitz egiten dugu eskoletan" proiekzioan zehar, bost gaztek beren bizipenak pertsona arrazializatu ez-zuri gisa azaltzen dituzte, ikaskideekin eta irakasleekin bizitako egoerak nabarmenduz. Besteak beste, honako gai hauek jorratzen dira: arrazakeria instituzionala, kurrikulum ezkutua, eta  pribilegio zuria.

Bestalde, gida pedagogikoak esparru teoriko eta praktiko bat eskaintzen du, eta bideoarekin lotutako jardueren proposameak ditu. Kapsularen protagonista gazteek bizi izan dituzten egoeren ondorioz, jarduerek arrazakeriari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzte, hura prebenitzen eta desagerrarazten saiatzeko.

Ondoren, solasaldi bat egingo da, eta, bertan, hezkuntza-arloko bi profesional eta euskal hezkuntza-sisteman esperientzia duten bi gazte izango ditugu.

Dinamizatzailea: Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluko Gazte Taldea.

 

Azkenik, esperientzien berri eman edo gonbidatuei galderaren bat egin nahi dieten parte-hartzaileentzako gune bat eskainiko da.

Inskribatzeko emaila inmigracion@bilbao.eus

Adierazi:

  • Izena ematen duen pertsonaren izen-abizenak.
  • Erreferentziako erakundea edo ikasketa zentroa.
  • Hala badagokio, adierazi zenbat ikasle joango diren.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Bilboko Udala
Ekitaldi-mota:
Ikus-entzunezko emanaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
2h
Ordutegia:
11:00-13:00
Gran Vía Don Diego López de Haro
BilbaoBizkaia (España)