ANÁLISIS DEL ENDEUDAMIENTO, LA ESTABILIDAD PRESUPUESTARIA Y DEMÁS REGLAS FISCALES EN LAS ENTIDADES LOCALES VASCAS (2025/16/2/2)

Presentziala

Barne-kontrolaren bidezko kudeaketa publikoko prestakuntza teoriko-praktikoa. Zeharkako kudeaketa integratuaren eragina, hobekuntza eta egokitzapena barne-kontrolean eta zeharkako planetan.

  • Arloa: Prestakuntza - Ekonomia eta Ogasuna
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Tokiko erakundeetako teknikariak

    Hautatze irizpideak: Barne-kontrolaren, kudeaketa ekonomikoaren eta finantza-kontrolaren eremuko langileek izango dute lehentasuna.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: apirilaren 9a, 10a, 11
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 21era
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko apirilaren 8a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: ALFREDO BARRIO GIL, IZASKUN SARASOLA GONZALEZ

  • La gestión a través del control interno: ámbito objetivo y subjetivo, nuevas metodologías, gestión transversal, normalización de plantillas e indicadores.

Helburu orokorrak

  • Zorpetze-adierazleak eta arau fiskalak kalkulatzeko modua ezagutzea, eta horien ondorioak aztertzen jakitea.
  • Aplikatu beharreko arau-esparrua aztertzea.

Helburu zehatzak

  • Kontzeptuak ulertzea eta errepasatzea, arau fiskalak berraktibatu eta arau fiskalak bertan behera utzi ondoren.
  • Finantza-zorpetzea, arrisku-analisia eta finantza-iraunkortasuna dakarten eragiketak identifikatzea.
  • Aurrekontu-egonkortasunaren emaitza eta gastu-araua aztertzea. Aurrekontu-egonkortasunari buruzko araudiarekin bat datorren plan ekonomiko-finantzario bat aztertzea.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Zorpetzearekin lotutako adierazleak eta aurrekontu-egonkortasunaren adierazleak (zorra, gastu-araua, finantza-zuhurtasuna, ordaintzeko batez besteko aldia, etab.) kalkulatu, doitu eta aztertzeko.
  • Ekonomia- eta finantza-planak, arriskuen analisia eta finantza-iraunkortasuna egiteko.
  • Lurralde historikoetako toki-erakundeen zorpetzearen araubide juridiko-ekonomikoaren azterketa.
  • Zorpetzeak arau fiskaletan duen eragina. Zorpetzeari eragiten dioten kontratuak identifikatzea: finantza-errentamenduak, arriskurik hartu gabeko emakidak...
  • Aurrekontu-egonkortasunaren magnitudeak, gastu-araua, zorraren muga, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea, finantza-iraunkortasuna eta abar aztertzea.
  • Ekonomia- eta finantza-plana. Analisia. Sendotzea. Egonkortasun-doikuntzak. Zeharkako planetan duen eragina.
  • Analisi praktikoko mahai-ingurua

Metodologia

Tailer teoriko-praktikoa mahai-inguruarekin.

Ebaluazioa

Azken ebaluazioa test motako proba bat izango da, 20 itemekoa. Hori gainditzeko, 15 itemi erantzun zuzena eman beharko zaie. Erantzun okerrek ez dute zigorrik eragiten. Probak 30 minutuko iraupena izango du eta hirugarren saioaren amaieran egingo da. Azken kalifikazioa hau izango da: GAI/EZ GAI

Aprobetxamendua

Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea

Ziurtagiriak

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Esparrua

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
ERCILLA | ERCILLA, 13
BILBAOBIZKAIA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
ERCILLA 13 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
152,25€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.