ADOBE INDESIGN (2025/34/0/2)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Adobe Indesing programa erabiliz maketatzea eta argitaratzea
- Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Adobe Indesign programa erabiltzen duten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAtako langileak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: ekainaren 18a, 19a, 20a
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Iraupena: 15 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko apirilaren 4tik maiatzaren 26ra
- Oniritzi epea: 2025eko maiatzaren 27tik 30era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko ekainaren 17a
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakaslea: Concetta Probanza
Helburu orokorrak
Argitalpenak formatu digitalean gauzatzen ikastea, Adobe Indesign programaren bidez.
Helburu zehatzak
Argitalpen bat (azala eta 8 orrialde) formatu digitalean eta inprentarako egitea
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean, ikasleak gai izango dira Indesign programa erabili, eta argitalpen bat egiteko beharrezkoak diren oinarrizko tresnak ezagutzeko
- Sarrera:
- Argitaletxeen mundua eta noraeza
- Indesign eta beste aukera batzuk (https://pdf.wondershare.es/indesign/indesign-alternative.html)
- Lan-eremuaren deskribapena:
- Leihoak, maketa-orriak, orriak gehitzea, bistaratzea, arauak, gida adimendunak, testu- eta irudi-koadroak, etab.
- Nola antolatu lan-fluxua.
- Ariketa praktikoak; dokumentuekin eta txantiloiekin lan egitea.
- Dokumentu berri bat hastea txantiloi batetik abiatuta.
- Txantiloiaren deskribapena eta ariketen adibideak.
- Maketaziorako bi metodo:
- Testua Wordetik inportatzea.
- Wordetik kopiatu, Indesign-en itsatsi.
- Paragrafo- eta izaera-estiloak.
- Paragrafo-estiloak aplikatzea.
- Taulak: errenkadak eta zutabeak gehitu eta ezabatu.
- Ariketa praktikoak; Praktika dokumentu batekin.
- Paragrafo-estiloak aplikatzea.
- Testu-kaxak erabiltzea.
- Testua manipulatzen ikastea, testu-orbanean sar dadin: tracking, lerroartea, etab.
- Bilatu eta ordezkatu.
- Irudiak inportatzea eta tamainak manipulatzea maketan ahokatzeko.
- Dokumentuak PDF formatuan esportatzea.
- Proba praktikoa amaitzea. Zuzenketak.
Metodologia
Azalpen teorikoak ariketa praktikoekin uztartuko dira.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar 4 ariketez osatutako proba burutuko da. Osatzeko 90 minutuko tartea egongo da, eta gainditzeko, gutxienez 10 puntutik 6 lortu beharko dira. Ariketak irizpide eta puntuazio hauei jarraiki baloratuko dira:
- Estalkia: izenburua eta egilea, irudia eta logotipo editoriala azalean jarrita, proportzio eta diseinu jakin batekin (3 puntu). Gainditzeko gutxienez 2 puntu lortu beharko dira.
- Testua maketara inportatzea. Paragrafo-estiloak sortzea: izenburuak (2 hierarkia), testu orokorra eta binetak (3 puntu). Gainditzeko gutxienez 2 puntu lortu beharko dira.
- Aurkibidea sortzea Edukiaren taula tresnarekin. (2 puntu). Gainditzeko gutxienez puntu bat lortu beharko da.
- Inprentan, inprimaketa digitalean eta webgunean inprimatzeko ezaugarriak dituen PDFa esportatzea (2 puntu). Gainditzeko gutxienez puntu bat lortu beharko da.
Ebaluaketa proba gainditzeko 4 ariketak gainditzea ezinbestekoa da
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Lehen egunean, ordenagailua behar bezala konfiguratzeko, ikastaroa hasi baino 20 minutu lehenago bertaratzea ezinbestekoa da. Ikasle bakoitzak bere erabiltzailea eta pasahitza ikastarora eramatea ezinbestekoa da. Ezagutzen ez badu ELZra deitu.
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua Ieko sotoko 26. gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
- 152,25€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.