ADMINISTRAZIOAN KOMUNIKAZIOA ERRAZTU (2025/60/15/86)

On-line

  • Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko azaroaren 3tik 28ra
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 13ra: Administrazio Orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 17ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko urriaren 14tik 17ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 2a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: ARDATZ KULTUR ELKARTEA
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus

Helburu orokorrak

Administrazioko idatzizko komunikazioan trebatzea, horretarako beharrezko diren hizkuntza-baliabideak eta testugintzari loturiko aholku praktikoak landuz.

Helburu zehatzak

Testugintza: kohesioa eta diskurtsoaren garapen orokorra eta egokitasuna lantzea. Gramatika (sintaxia, lexikoa) eta estiloa lantzea (estilo nominala, gerundio okerrak, atzerakarga, egilea agerian etab.).

Testu-diseinua: idazteko irizpideak, agurrak, kargua, erakundeen izenak nola adierazi.

Konpetentziak

Ikaslea gai izango da:

  • Testuingurua, landutako hizkuntza-baliabideak eta kohesio-baliabideak kontuan hartuta testu egokia eta komunikatiboa sortzeko.
  • Bereizteko noiz egin behar den hitzez hitzeko itzulpena eta noiz ideiari buruzkoa.

Testu-egokitasuna: komunikazio-egoera, erregistroa.

Honako testu-motak (oharra, ofizioa, gutuna, mezu elektronikoa) egoki idazteko joskera eta lexikoaren lanketa.

Testu-egituraketa eta paragrafoen antolaketa.

Gaztelaniaren morroi diren egiturak saihesteko bideak: sasi-erlatibozkoak, gerundioak eta abar.

Esaldien eta paragrafoen arteko kohesio baliabideak: lokailuak, testu-antolatzaileak eta lexikoa.

Metodologia

Ikastaroa on-line izango da (moodle plataforma bidez) eta teoria eta praktika uztartuko dira. Hasieratik,ikasleak azken ataza praktiko bati begira bideratuko dira. Teorian landutakoa eta emandako aholkuak atazen bidez eta ikasleen partaidetza (foroak) sustatuz praktikan jarriko dira.

Ebaluazioa

Batetik, galdetegi bidez egingo da; bestetik, irakasleak planteaturiko zenbait ataza eta tutoretza-saioen bitartez.

Ikastaroa gainditzeko galdetegi horien erdiak ondo egin beharko dira eta atazei dagokienez, landutako hizkuntzabaliabideak eta aholkuak egoki erabili diren hartuko da kontuan.

Aprobetxamendua

Galdetegien erdiak ondo egitea eta aprobetxamendu proba gainditzea.

Ikastaroaren balorazioa

Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.

Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
112,35€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:

IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.

Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:

Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.