JJ Vaquero (2028ko urtarrilak 15 - Donostia)
Denborarekin eboluzionatzen duen ikuskizuna da; egunez egun aldatzen den bakarrizketa, alegia.
Ikuskizunak ikus-entzunezkoen laguntza du, bideo eta diapositiben bidez. Bakarrizketaz gain, Vaquerok Carlos Martín “Catos” gitarra-jotzailearekin partekatzen du eszenatokia. 2014tik ari dira elkarrekin lanean.
Bere ikuskizunean, Vaquerok ondoen dakiena egiten du: Vaquero izatea. Ezagutzen baduzu, badakizu zertaz ari garen; eta ez baduzu ezagutzen… laster jakingo duzu.
J.J. Vaquero (bide batez, hori da bere izena, ez bere lanbidea) aktorea, umorista eta gidoilaria da. 1973an jaio zen, Valladolid eta Pucela artean dagoen leku bitxi batean. Hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea du komedia profesionalaren munduan, eta Espainiako autonomia-erkidego guztietan barrena ibili da jendeari barre eragiten, areto, antzoki, irrati eta telebistetan… eta, zurrumurruen arabera, baita kartzela batean ere.
16 URTETIK BEHERAKOENTZAT EZ GOMENDATUA
Iraupena: 80 minutu
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaJJ Vaquero
- Data 2028(e)ko Urtarrilak 15
- Ordutegia18:30
- LekuaKursaal
Zurriola Pasealekua, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa27 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Kursaal, Donostia / San Sebastián


