Sarrerak KORRONTZI (2027ko martxoak 13 - BEC)

Barakaldo 2027(e)ko Martxoak 13
  • Sarrerak KORRONTZI (2027ko martxoak 13 - BEC)

  • KORRONTZIREN bira 2027ko martxoaren 13an amaituko da, Bilbao Exhibition Center-en (BEC) egingo den ikuskizun handi batekin. Bertan, 100 dantza-talde eta 1.200 dantzari baino gehiago bilduko dira.

Badira 10 urte, KORRONTZI taldeak, "Korrontzi Dantzan" izeneko proiektua abiatu zuenetik. Ikuskizun arrakastatsua izan da hau, Euskal Herri osoko 100 dantza talde dantzatu dira Korrontzirekin azken urteotan; dantzaren bidez Korrontziren musika beste maila batera eraman dute elkarlanean. Taldeko trikitilaria den Agus Barandiaranek umetatik ikasi zuen dantzaren garrantzia; bere lehen maisuak, Rufino Arrolak, esaten zuen bezala: "...trikitixa jotzen duzunean jendeak ez badu dantzatzen, gaizki jotzen ari zara…". Esaldi horrek eragin handia izan du bai Agusen zein taldearen ibilbidean, eta "Korrontzi Dantzan" horren isla izan da. 

2026an, aipatutako ikuskizunaren 10 urteak ospatzeko, emanaldi bira berezia prestatu du KORRONTZIk, beti bezala, dantza eta trikitixa ardatz hartuta. Horrela, "MUNDUA DANTZAN" izeneko ikuskizun-bira berria jaio da. Zergatik "Mundua Dantzan"? Xabier Amurizaren letra famatutik abiatuta, eta jainkoak alde batera utzita, jar dezagun mundua dantzan eta goza dezagun oraingoan ere dantzarekin; bildu ditzagun gure dantzariak, lehengo zein oraingo belaunaldiak batuz… 

"Mundua dantzan jarriko nuke, Jainkoa Korrontzi banintza…

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko Martxoak 13
  • LekuaBizkaia Arena - BEC
    Ronda de Azkue, 1
    Barakaldo
    Web
  • ZenbatekoaLaster
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bizkaia Arena - BEC, Barakaldo

Non