Sarrerak Pantxoa eta Peio: azken kontzertuak (urtarrilak 9 eta 10 - BEC)

Barakaldo 2027(e)ko urtarrilaren 9(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 10(e)ra
  • Sarrerak Pantxoa eta Peio: azken kontzertuak (urtarrilak 9 eta 10 - BEC)
    Argazkia: EITB

Pantxoa eta Peiok agur esango diete agertokiei 2027ko urtarrilaren 9an eta 10ean. Hilaren 10eko kontzerturako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren eta, beraz, bigarren kontzertu bat iragarri dute, "inor kanpoan gera ez dadin". 

Bigarren kontzertua egun bat lehenago izango da, 2027ko urtarrilaren 9an

Sarrerak abenduaren 22an, astelehena, goizeko 10:00etan jarriko dira salgai pantxoaetapeio.eus webgunean.

Bikotea oso eskertuta agertu da euskal publikok eman dion erantzunagatik. “Nahi zaituztet eskertu, bihotz-bihotzetik, asko hunkitzen nau halako harrera egiteak”, esan du Pantxoa Carrerek. Peio Ospitalek, bestalde, guztia “molde onean” ospatzea espero duela adierazi du, hunkituta.

1969an lehen kantuak argitaratu zituztenetik 2009ra arte, milaka kantaldi eta 18 argitalpen utzi dituzte Pantxoak eta Peiok. Beren ibilbidean, funtsezko lekua hartu zuten euskal musikagintzaren unibertsoan.

2011n eman zuten orain arteko azken kontzertua, baina, azkenean, 2027an ekingo diote azken dantzari.

orain.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2027(e)ko urtarrilaren 9(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 10(e)ra
  • Ordutegia18:30
  • LekuaBizkaia Arena - BEC
    Ronda de Azkue, 1
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa29 / 39 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bizkaia Arena - BEC, Barakaldo

Non