Gernikako XIV. Rudelari Eguna

Gernika-Lumo 2026(e)ko Azaroak 7
  • Gernikako XIV. Rudelari Eguna

Aurtengo 14. edizioa azaroaren 7an ospatuko da.

Antolakuntzatik adierazten dute:

Rudelari Egunaren XIV. edizioa bigarren urtez jarraian, udazkenean ospatuko da Gernikan, eta ska, rocksteady zein reggae doinuez beteko dira herriko kaleak eta espazio desberdinak.

Eguna 13:00etan abiatuko da Poteo Sound System saio klaskioarekin, musika sistema mugikorrean Girl Power Set List berezia izango da protagonista aurtongoan: 60-70 hamarkadan Jamaikako emakume artistek sortutako benetako scorcherrak, sarritan itzalean edo behar bezala aitortu gabe geratu den haien ekarpen musikalari merezitako ikusgarritasuna emonez. Haien ahotsak eta sorkuntzak Gernikako kaleetara ekarriko dira.

15:00etan, Aterpe tabernan egingo den bazkarian indarrak hartzeko aukera izango da. Urtero legez, mahaiaren bueltan Gernikako endixaba-jana izango da protagonista bertoko produktuekin. Bazkarirako tiketa, 20 eurotan eskuratu ahal izango da aldez aurretik Aterpe tabernan.

Arratsaldeko programazioan, 19:00etan, doako kontzertu bakarra izango da Aterpen: Exitus Band taldearen emanaldia. Bermioko taldeak Rudelari Egunaren alde lokal eta komunitarioa indartuko du beste behin ere, inguruko musikarien proiektuak indartzeko asmoarekin.

Gaueko programazioak hartuko du lekukoa 22:00etatik aurrera Astran, jaialdiko kontzertu nagusiarekin. Bertan izango dira Mrs. Klams (Uribe Kosta) 2-Tone estiloko taldea eta The Storninos (Errioxa), eszenan historikoak diren kideez osatutako proiektua. Kontzertuetarako sarrera 12 eurokoa izango da.

Jaiari amaiera emateko, 01:00etan, Algorta Boss Reggae kolektiboaren pintxada izango da, dantzan eta reggae erritmoen artean goizaldera arte luzatzeko aukera emonez.

Rudelari Eguna ez da musika jaialdi bat bakarrik. Urteetan zehar komunitatea, autogestioa eta kultura alternatiboa sustatzeko lekue izen da, eta aurten be helburu horri eutsiko deutso. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dabez egun berezi honetan parte hartzera eta Rudelariren espiritua bertatik bertara bizitzera.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 7
  • Ordutegia13:00
  • LekuaGernika-Lumo
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Gernika-Lumo

Non