"Mauricio Antón. Artea eta paleontologia" erakusketa

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko urriaren 24(e)tik 2027(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • "Mauricio Antón. Artea eta paleontologia" erakusketa

Mauricio Antón ilustratzaile zientifikoaren olio-pintura, marrazki originalak eta formatu handiko erreprodukzio digitalak biltzen ditu erakusketak. Ikerketa paleontologikoetako proiektuetan, erakusketetarako lanetan eta aldizkarietan edo liburuetan argitaratutako ilustrazioetan egindako kolaborazioen aukeraketa bat da. Berreraikitze prozesuari buruzko atal bat ere eskaintzen da, zientziaren eta artearen arteko erdibidean, marrazki paleontologiko hauek egiteko ezinbestekoa.

Erakusketaren lehen atalean Mesozoikoaren bizitzari, dinosauroei eta iraungitako beste animalia batzuei buruz ilustratzaileak egindako lehen lanak daude ikusgai. Jarraian, aurretiko berreraikitze metodoaren urratsak azaltzen eta ilustratzen dira paleoartista baten lan prozesuan sakontzeko. Azkenik, Historiaurreko munduan safari bat proposatzen da eta gizakitik hurbilen dauden ahaideen berreraikuntzak erakusten dira.

Ilustrazio paleontologikoa, paleoarte gisa ere ezaguna, artea eta zientzia uztartzen ditu. Honela definitzen du lana Antónek: "iraganeko bizimoduei buruzko hipotesi zientifikoak irudietan islatzea. Hala ere, lan horrek bi indar kontrajarriren arteko pultsua eskatzen du: alde batetik, datuekiko arreta zorrotza eta, bestetik, irudimena, ezinbestekoa baita erregistro fosilaren hutsuneak betetzeko, aberatsa bezain ezinbestean osatu gabea baita".

Mauricio Antón (Bilbo, 1961) ilustratzaile paleontologiko profesionala da 1988tik, eta mundu osoko museoetan erakusketa ugaritan lan egin du. Bere ilustratzaile lana ezin da bereizi bere ikerketa lanetik, eta, hain zuzen ere, artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu Madrilgo Zientzia Naturalen Museo Nazionaleko (CSIC) Paleobiologia Sailarekin lankidetzan. El secreto de los fósiles eta Sabertooth liburuen egilea da, baita beste titulu askoren egilekide eta ilustratzailea ere. Dibulgazio artikuluak idatzi eta ilustratu ditu, eta BBCrekin eta National Geographicekin elkarlanean aritu da dokumental paleontologikoetan. 2006an, Society of Vertebrate Paleontology elkarteak ilustrazio zientifiko onenari ematen dion Lanzerdorf saria irabazi zuen. 2020an, Wayne G. Basler Chair of Excellence katedran aritu zen, eta paleoarteko eskolak eman zituen East Tennessee State Universityn (AEB).

Antolatzailea: San Telmo Museoa
Ekoizpena: Museo Arqueológico y Paleontológico de la Comunidad de Madrid  

Bisita gidatuak

  • Urriaren 31etik aurrera
  • Astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak urriaren 23tik aurrera.
  • Bisita egiteko gutxinez 2 laguneko taldea osatu behar da.

Jarduerak

Erakusketarekin batera hainbat jarduera programatu ditu museoak publiko ezberdinei zuzenduak, hala nola, hitzaldiak, bisita gidatu bereziak, topaketak, familientzako tailerrak eta proiekzioak eta haurrentzako tailerrak


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko urriaren 24(e)tik 2027(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00 - 20:00
  • LekuaSan Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda San Telmo Museoa, Donostia / San Sebastián

Non