"ARRAUNEAN DARRAIGU: feminismoak eta disidentziak olatu erreakzionarioaren aurrean"
Antolakuntzak jakinarazten du:
Urriaren 14an eta 15ean, Gasteizen, hainbat ahots eta esperientzia elkartuko ditugu ultraeskuinaren gorakada eta itxaropen narratibei buruz hitz egiteko.
Urriak 14 · Emakumeen Etxea
Natalia Marsicovetere, Miquel Ramos eta Aranza Santos izango ditugu gurekin, ultraeskuinaren egungo testuingurua aztertzeko eta Guatemala edo El Salvador bezalako hainbat lekutan sortzen ari diren erresistentziei buruz hitz egiteko.
Urriak 15 · Landatxo Gizarte Etxea
Luciana Peker, Olatz Buesa eta La Intersección-ekin, geure burua kontatzeko eta elkarri kontatzeko beharraz hitz egingo dugu, itxaropenerako narratibak sortzea erresistentzia egiteko modu bat ere badelako.
Eta jardunaldiak Falerinan amaituko ditugu, Andrigina-ren emanaldiarekin.
- 18:00–20:00
- Vitoria-Gasteiz
Antolatzaileak: Mugarik Gabe eta Lumagorri HAT.Jardunaldi hauek Generoagatiko Indarkeria Politikoaren ingurko kanpaina baten parte dira. Kanpaina horretan, mugimendu feminista eta LGBTQ+en aurkako indarkeriaz hausnartzen dugu, baita orden patriarkala kolokan jartzen duten kazetari, akademiko, aktibista, giza eskubide defendatzaileen aurka doana ere.
Weborri honetan informazio gehiago aurki dezakezu: https://violenciapolitica.mugarikgabe.org/eu/
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2026(e)ko urriaren 14(e)tik 2026(e)ko urriaren 15(e)ra
- Ordutegia18:00-20:00
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz


