Donostiako Zinemaldia 2026: egitaraua

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko irailaren 18(e)tik 2026(e)ko irailaren 26(e)ra
  • Donostiako Zinemaldia 2026: egitaraua
    SSIFF - Argazkia: Sebastián Arpesella | Diseinua: Estudio Wallijai
  • Donostiako Zinemaldia 2026: egitaraua
    SSIFF - Argazkia: Sebastián Arpesella | Diseinua: Estudio Wallijai

Irailaren 18tik 26ra bitartean Donostia Zinemaldiak bere 74. edizioa egingo du. Mundu osoko zinemagile, antzezle, ekoizle eta gidoilari ugari izango dira Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan, 47 herrialdetako 263 film eskainiko dituenean, hain justu. Zinemaldiaren 74. ediziora bertaratuko direla berretsi dutenen zerrendan honako hauek agertzen dira, besteak beste: Orlando Bloom, Marion Cotillard, Penélope Cruz, Ricardo Darín, Virginie Efira, Lali Espósito, Eduard Fernández, Dolores Fonzi, Jeremy Irons, Denis Lavant, Vincent Lindon, Rami Malek, Noémie Merlant, Mercedes Morán, Lena Olin, Nahuel Pérez Biscayart, Brad Pitt, Tom Sturridge eta Marcelo Subiotto.

Donostiara etorriko dira, halaber, hainbat zuzendari euren filmak aurkeztera, hala nola Fatih Akin, Beth de Araújo, Lukas Dhont, Jesse Eisenberg, Nicole Garcia, Pablo Larraín, Diego Luna, Valentina Maurel, Martin McDonagh, Tsai Ming-Liang, Cristian Mungiu, Hans Peter Moland, Olivier Nakache eta Eric Toledano, Pawel Pawlikowski, Ira Sachs eta Andrey Zvyagintsev. Horrez gainera, Werner Herzog zinemagile alemanak, Donostia Saria jasoko duenez, Orlando Bloomekin batera aurkeztuko du bere film luze berria, Bucking Fastard; Naomi Watts aktoreak —Ben Shirinianek zuzendutako The Housewife filmaren protagonistak— ere jasoko du sari hori bera, eta Lena Olin antzezlearekin batera izango dugu hirian. Bloomek Donostia saria emango dio Herzogi eta J.A. Bayonak zuzendariak, Wattsi.

Ricardo Darín aktore, ekoizle eta zuzendaria –azken hamarkadetako Latinoamerikako eta munduko zinemaren izen ospetsuenetako bat– izango da aurtengo edizioko kartelaren protagonista. Antzezle argentinarrak presentzia handia izan du azken 20 urteotan Zinemaldian; izan ere, 2017an Zinemaldiaren ohorezko sari nagusia jaso zuen: Donostia Saria.

Sarreren salmenta publiko orokorrarentzat

Aurten ere, SSIFF jaialdiaren 74. ediziorako sarreren salmenta mailaka egingo da, bai Zinemaldi Plazako leihatiletan, bai online. Ordutegiak:

  • Irailak 13 | 9:00 horas: 18, 19 eta 20 egunetako salmenta.
  • Irailak 14 | 9:00 horas: 21, 22, 23 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
  • Irailak 15 | 9:00 horas: 24, 25, 26 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
  • Irailaren 16tik aurrera: salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan.
  • Irailaren 18tik aurrera: gainerako zinemetan.

Sarrerak online eskuratu ahal izango dituzue esteka honen bidez.

Donostia Zinemaldiak 32.722 sarrera saldu ditu lehen egunean.

Naomi Watts eta Werner Herzog, Donostia Sariak

Naomi Wattsek —bere belaunaldiko aktore talentudun eta ospetsuenetako batek— Donostia Saria jasoko du irailaren 19an (larunbata), Kursaalen egingo den gala batean. Gala horretan, ospe handiko aktore eta ekoizleak The Housewife film luzea aurkeztuko digu, Ben Shirinian kanadarrak zuzendutako lehen film luzea izanik berau.

Wattsek egile-zinemako obrak eta ekoizpen handiak konbinatzen ditu bere jardunean, nola telebistan hala zineman. Bi aldiz izan da Oscar sarietarako izendatua: Alejandro González Iñárrituren 21 grams (2003) filmean gauzatutako lanagatik eta J. A. Bayonaren The Impossible (Sail Ofiziala lehiaz kanpo, 2012) filmean egindako rolagatik.

Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktoreak Donostia Sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 74. edizioaren —irailaren 18tik 26ra egingo denaren— inaugurazio-galan, izandako ibilbide profesionalaren aintzatespen gisa. Zinemagile alemanari Zinemaldiaren ohorezko sari handiena entregatzean, Bucking Fastard haren film luze berria —Veneziako zinema-jaialdiaren hurrengo edizioan lehian ariko dena— emango da.

Sei hamarkadatik gora damara Werner Herzogek zinemagintzan, eta zinema garaikidean itzal handienetako irudi bihurtu da; izan ere, ezohiko obra eratu du bere ibilbidean zehar (80 film inguru), obsesioak, egoera larriak eta giza naturaren kontraesanek itxuratuta egonik bere lanak. Herzogen filmak —nola fikziozkoak hala ez-fikziozkoak— protagonista ameslari eta konkistatzailez —paisaia bortitzei eta kontroletik kanpoko indarrei aurre egin behar dietenez— beteta daude. "Estasizko egiaz" duen kontzeptuak gidatuta, Herzogek gertakarien behaketa hutsa gainditzen duen zinema defendatzen du, errealitatearen beste alderdi bat erakusteko, sakon eta poetikoagoa.

Donostia Sariaren emanaldiak —Victoria Eugenia Antzokian egingo denak Kursaaleko banaketa-ekitaldiaren aurretik— Werner Herzogen azken filma barne hartuko du. Rooney Mara, Kate Mara, Orlando Bloom eta Domhnall Gleeson dituela protagonista nagusi, Bucking Fastardek bi ahizparen ezohiko istorio bat kontatzen digu: aho batez hitz egiten dute, gizon bera maite dute eta amets berberak dituzte.

31 euskal ekoizpenek parte hartuko dute lehiaketaren 74. edizioan

Guztira euskal ekoizpena duten 31 tituluk −26 film luze, film ertain bat, film labur bat, bi serie eta ekoizpen fasean dagoen proiektu bat− hartuko dute parte Zinemaldiaren 74. edizioan. Aurten Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest, Culinary Zinema, Zinemira, Made in Spain, Belodromoa, Klasikoak, EITB Gala, RTVE Galak, Jatorria: Euskadi eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa sailetan proiektatuko dira ekoizpen hauek. Film horietatik, Zinemaldian mundu mailako estreinaldia dutenek Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko aukera izango dute. Saria 20.000 eurokoa izango da, film irabazlearen ekoizle eta ekoizleentzat.

Zinemirak, berariaz euskal zinemari eskainitako sailak, hamahiru proposamen jasoko ditu, eta horietako hamar mundu mailako estreinaldiak izango dira. Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatutako saila da Zinemira, Irizarrek eta EITBk babestua, eta Euskadiko Filmategiaren, EPE-IBAIA ekoiztetxe-elkartearen eta Zineuskadiren lankidetza du.

Sail Ofiziala

Nicole Garcia, Pablo Larraín, Mike Leigh, Hans Petter Moland, Benjamín Naishtat eta Yesim Ustaogluren film luze berriak, Maha Haradaren lehen lanaz gain, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko dira. Horien filmez gainera, hiru ekoizpen espainiar ere ariko dira lehian Urrezko Maskorra beretzeko: Roberto Buesok, Mikel Gurreak eta Javier Ruiz Calderak zuzendutakoak, hain justu. Hartara, Fred Cavayé, Jesse Eisenberg, Amanda Kernell eta Gabriel Martinsen film berriak, Ah Biaok eta Tony Vahlek zuzendutako lehen lanez gain, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofizialean ariko dira lehian, zehazki, Les Misérables, The Debut, Garrat du váimmu / Brace Your Heart, Vicentina pede desculpas / On Behalf of My Son, Bian jing / Border eta Krux, hurrenez hurren. 

Perlak saila

Ambrossi eta Calvo, Araújo, Dhont, Hamaguchi, Hong-jin, Mungiu, McDonagh, Moretti, Pawlikowski, Sachs, Wilde eta Zvyagintsev zinemagileen film berriak lehiatuko dira Perlak sailean. Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Perlak sailak 16 film luze hartuko ditu, horietako gehienak munduko zinema-jaialdi nagusietan aintzatespena lortu dutenak. Hautatutako hamaika film Cannesen izan dira eta, besteak beste, sari hauek beretu dituzte han: Urrezko Palma, zuzendari onenaren ex aequo sariak eta emakumezko eta gizonezko aktore onenen sariak. Beste film batzuk, berriz, Venezia, Berlin, Sundance eta halako beste jaialdi batzuetatik igaro dira. Saileko film guztiak lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko, Olivier Nakache eta Éric Toledanoren Juste une illusion izan ezik, hark lehiaz kanpo emango baitio amaiera Perlank sailari.
 
Yuval Abraham eta Rachel Szor zuzendarien ‘NAZA’ filmarekin osatzen du Zinemaldiak Perlak saila. Yuval Abraham eta Rachel Szor zuzendari israeldarren NAZA filmak osatuko du Perlak saila, munduko hainbat zinema-jaialditan estreinatu diren edota sariak jaso dituzten filmak biltzen dituena. The Guardianek eta JW Filmsek ekoiztutako filma da, Jonathan Glazer izanik ekoizle exekutibo, eta Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko lehiatuko da, datorren astean Veneziako Zinema-jaialdian mundu-estreinaldia izan ondoren. 

Belodromoa

Programazioak Karateka eta Muguruza FM 40 Tour lanen mundu-estreinaldiak eta Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldiaren lehen atalaren emanaldia barne hartzen ditu. Halaber, auditoriumak —2.000 pertsonatarako edukiera duenak— Kontzertua & Emanaldia ekimen tradizionala —Euskadiko Orkestrarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatua— hartuko du, baita amaierako galaren emankizuna eta Ikastetxeak Belodromoan ekimeneko goizeko emanaldiak ere.

Zabaltegi-Tabakalera

María Alché eta Benjamín Naishtat, Tizza Covi eta Rainer Frimmel, Radu Jude, Lee Chang-dong, Federico Luis, Tsai Ming-Liang eta Jane Schoenbrun zinemagileak, besteak beste, ariko dira lehian Zabaltegi-Tabakalera Sarirako. Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan, Zabaltegi-Tabakaleraren programazioan 22 pelikula izango dira guztira (zehazki, 13 film luze, zazpi film labur, film ertain bat eta ikus-entzunezko performance bat). Hautaketak, Cannes, Berlin, Venezia, Rotterdam, Toronto, Locarno eta Cinéma du Réel zinema-jaialdietako (besteak beste) lanak biltzen ditu, eta Lee Chang-dongen, Radu Juderen, Tsai Ming-Liangen, Tizza Coviren, Rainer Frimmelen eta ibilbide ezaguneko beste zinemagile batzuen obra berriak biltzen ditu, gorabidean diren egileekin eta egile hasiberriekin batera. Sailak Zinemaldiarekin lotura berezia duten zinemagileak ere barne hartuko ditu, hala nola María Alché eta Benjamín Naishtat (izan ere, sailari hasiera emango diote) eta Isaki Lacuesta (amaiera emango dio), baita Donostiara itzuliko diren beste batzuk ere, hala nola Federico Luis, Jane Schoenbrun edo Bojina Panayotova. Programazioa Albertina Carrik lehiaz kanpo eskainiko duen ikus-entzunezko performance batekin osatuko da.

New Directors

Alemania, Bulgaria, Txile, Hego Korea, Espainia, Iran, Japonia, Kazakhstan, Mexiko, Norvegia, Erresuma Batua, Ukraina eta Taiwango hainbat zinemagilek euren lehen eta bigarren film luzeak aurkeztuko dituzte New Directors sailean. El mal hijo / The Bad Son Jaime Lorenteren lehen film luzeak, sailari hasiera emango dio, eta Billy Lumbyren FLORID lehen film luzeak itxiko du. Hamalau obrak Kutxabank-New Directors saria eskuratzeko lehiatuko dira Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan (irailaren 18tik 26ra).

Horizontes Latinos 

Valentina Maurelen ‘Siempre soy tu animal materno’ filmarekin emango zaio hasiera Horizontes Latinos sailari, Ricardo Alves Jr., Juan Miguel Gelacio eta Esteban Hoyos García, Lorenzo Ferro eta Lucas A. Vignale, Alessandra Sanguinetti, Dominga Sotomayor eta Bruno Santamaría Razo zinemagileen lanak ere bilduko dituenari.

Horizontes Latinosek hamabi lan izango ditu, eta Donostia Zinemaldiaren 74. edizio honetan Ricardo Alves Jr. brasildarraren A Professora de Francês / The French Teacher lanaren mundu-estreinaldia hartuko du. Valentina Maurelen Siempre soy tu animal materno / Forever Your Maternal Animal filmak sailari hasiera emango dio, eta Marcelo Martinessik emango dio amaiera bere Narcisorekin. Programazioa Cannes, Berlin eta Locarnoko jaialdietan izendatutako eta saritutako hainbat film luzek osatuko dute. Hautatutako pelikulek —Latinoamerikan partzialki edo osorik ekoitziek, jatorri latinoko zinemagileek zuzenduek edo komunitate latinoetan girotutakoek— Horizontes Make & Mark saria lortu ahalko dute.

Made in Spain

Albert Serrak emango dio hasiera Made in Spaini Seize moments de ma vie / Sixteen Moments of My Life obrarekin, eta Vanesa Benítezek, berriz, amaiera 200 vidas, Paco Rabal / 200 Lives, Paco Rabal ez-fikzioarekin; sailak 20 lan baino gehiago bilduko ditu. Hautatutako filmen artean hiru mundu-estreinaldi, bi estreinaldi Espainian eta hamar lehen lan egongo dira, Pedro Almodóvar, Isabel Coixet, Víctor García León eta Julia de Paz zinemagileen azken filmez gain, besteak beste.

Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria

Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko programazio ofizialeko zazpi film dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria irabazteko hautagaiak; bosgarren urtez jarraian, kultura demokratikoaren, jasangarritasunaren, aniztasunaren eta elkartasunaren balioak hobekien islatzen dituen filma aintzatetsiko da, 2030 Agendak Nazio Batuetan eta Euskadin bultzatzen dituen Garapen JasangarritakoHelburuen (GJH) enblema nagusi gisa.

Film hautagaietako bat Sail Ofizialean agertzen da, lehiaz kanpoko emanaldi berezi gisa: Ruega por nosotras / Pray for Us, Daniel Monzónena. New Directorsi dagokionez, Billy Lumbyren FLORID filma izango da hautagai, eta Horizontes Latinosi gagozkiola, berriz, bi lan hautatu dira: Diego Lunaren Ceniza en la boca / Ashes eta Esteban Hoyos García eta Juan Miguel Gelacio zinemagileen Cinco años, cuatro meses / Five Years, Four Months. Gainera, Perlak sailean beste hiru ekoizpen ere ariko dira lehian saria beretzeko: Javier Calvo eta Javier Ambrossiren La bola negra, Pawel Pawlikowskiren Fatherland eta Cristian Mungiuren Fjord.

RTVEren zinema partaidetua

RTVEk lau gala egingo ditu 2026ko Donostia Zinemaldian bere zinema partaidetua aurkezteko. RTVEk, Donostia Nazioarteko Zinemaldiaren babesle ofizialak, lau gala egingo ditu aurtengo Zinemaldian, RTVEren partaidetza duten filmetako zenbaitzuk jendaurrean aurkezteko. Askotariko filmak izango dira (komedia, thriller historikoa, dokumentala, etab.): José Motak bere lehen lana aurkeztuko digu zuzendari gisa, eta Jose Corbachok, Manuel Menchónek eta David Pérez Sañudok euren lan berriak erakutsiko dituzte. 

Zinemaldia Startup Challenge

Hamar proiektu teknologiko (bost espainiar eta bost europar) lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challengen, ikus-entzunezkoen sektorean aplika daitezkeen eta garapen teknologikoetan diharduten startup sortu berrietarako eta ekintzailetza-taldeetarako Donostia Zinemaldiaren lehiaketan. Aurten 68 proiektu jaso dira, kopururik handiena lehiaketa sortu zenez geroztik (2019).

José Giovanniren omenezko atzerabegirakoa

1960tik 2001era estreinatutako 20 film luzez osatuta egongo da José Giovanni zinemagile, gidoigile eta eleberrigileari (polizia-zinema frantziarraren aro handiaren irudi eztabaidaezina berau) buruzko atzerabegirakoa. Zinemaldiaren 74. edizioak Giovannik zuzendutako ia film guztiak berreskuratuko ditu, bai eta hark beste errealizadore batzuentzat (hala nola Jacques Becker, Jean-Pierre Melville, Jacques Deray, Claude Sautet, Henri Verneuil eta Robert Enrico) idatzitako zortzi film ere.

WIP Europa

Kirpilerin Savasi /The Battle of Hedgehogs —M. Tayfur Aydinena—, Me Fjalë Tjera / In a Manner of Speaking —Val Jasharirena—, Sentimentos familiares / Familiar Feelings —Mónica Limarena— eta Prvi Tjedan u Kolovozu / The First Week of August —Filip Mojzesena— dira postprodukzio-fasean egonik Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko industria-jardueren esparruan profesionalen audientzia baten aurrean aurkeztuko diren lau film luze europarrak. Hautaturiko luzemetraiek, haietatik hiru lehen filmak izanik, WIP Europa Industria Saria eta WIP Europa Saria irabazteko aukera izango dute.

WIP Latam

Galerna —Tatiana Huezorena—; Viajes y placeres / Travel & Pleasure —Mariano Luquerena—; Lovers Go Home! —Juan Sebastián Mesarena—; La cuestión criminal / The Criminal Matter —Matías Italo Scarvacirena—; O último canto dos pássaros / The Last Song of the Birds —Beatriz Seignerrena—; eta Todos los lugares a donde ir / All the Places to Go —Tiagx Vélezena— dira postprodukzio-fasean egonik Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko industria-jardueren esparruan profesionalen audientzia baten aurrean aurkeztuko diren sei film luze latinoamerikarrak.

Premio Sebastiane Latino

XIV. Sebastiane Latino sariaren epaimahaiak bost film Latinoamerikar aukeratu ditu XIV. Sebastiane Latino sarien finalista gisa. Hauek dira aukeratutako filmen izenburuak: La virgen silenciosa, Nem Toda Historia de Amor Acaba em Morte, Bowels of Hell, A Paixão Segundo G.H.B. eta Seis meses en el edificio rosa con azul.

Ikastetxeak Belodromoan

 

6 eta 11 urte bitarteko 13.000 ikaslek baino gehiagok Benjamin Rennerrek (Paris, 1983) eta Guylo Homsyk (Paris, 1982) zuzendutako Migrazioa, bidaia ahatezina/Migration (2023) emanaldiaz gozatu ahalko dute Belodromoan. Zinema eta zientzia uztartzeko jomuga izanik, Ikastetxeak Belodromoan ekimenak hegaztien mundu liluragarrira, animalia horien migrazio-ibilbideetara eta gure inguruko hezegune gogokoenetara hurbilduko ditu Gipuzkoako 80 bat ikastetxetako ikasleak. Sei emanaldi eskainiko dira guztira, irailaren 18an (ostirala) eta 21etik (astelehena) 25era (ostirala) —biak barne hartuta—, goizez den-denak. 2019az geroztik hona, Donostia Zinemaldian programatutako hitzordu honek DIPC Donostia International Physics Center eta Euskadiko Filmategiaren laguntza du, Donostia, zinema-hiria, zientzia-hiria.


Laburrean

Non