Bilboko Aste Nagusia 2026: "CABARET EL MUSICAL" (Euskalduna)

Bilbao 2026(e)ko abuztuaren 19(e)tik 2026(e)ko irailaren 6(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2026: "CABARET EL MUSICAL" (Euskalduna)

¡Willkommen, Bienvenue, Welcome! 

Zaldun eta andreok, dena ikusia zenutela uste al zenuten? Alferrikako ametsa! Jakina, badakigu Cabaret amodioa, grina eta drama dela… baina oraingoan, kaskarkeria eta nahasmena mugarik gabe zabaltzen diren beste maila bateraino jasoko dugu ikuskizuna. Bai, horixe: Kit Kat Klub sonatua Bilbon lurreratu da, Berlinetik zuzen-zuzenean, maitasunak eta etsipenak topo egiten dutenean zer gertatzen den zeuen begiez ikus dezazuen; musika guztiaren jabe denean eta arauak… beno, arauak existitzen ez direnean. 

Hemen, dena da jaia: erromantizismoa, drama eta, nola ez, sedukzio arriskutsuaren ukitu bat. Ez dago iragazkirik, ez dago herabetasunik eta, bistan denez, ezta lotsari zirrikiturik ere! Prepara zaitezte emozio-zurrunbilo baterako, zeren ezertxo ere ez baita izango itxoiten duzuen bezalakoa. 

Musikak oihartzun betean jardungo du, jada ereserki diren doinuekin: Willkommen, Don’t Tell Mama, Money Money eta, nola ez… Cabaret bera. Eta hori guztia, Berlinen soilik sor zitekeen giro berezi horretan bilduta, orain Bilboko bihotzean! 

Cabaret ikuskizunak John Kanderren musika, Fred Ebben letrak eta Joe Masteroffen liburua ditu oinarri, John Van Drutenen antzezlanean eta Christopher Isherwooden istorioetan funtsatuta. 

Gozatu bideaz, meine Damen und Herren! Bizi bizitza, live your life! 

  • Edad recomendada para mayores de 16 años
  • Duración: 125 minutos con descanso


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko abuztuaren 19(e)tik 2026(e)ko irailaren 6(e)ra
  • LekuaEuskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
    Web
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Euskalduna Jauregia, Bilbao

Non