Sestaoko Jaiak 2026: egitaraua

Sestao 2026(e)ko ekainaren 19(e)tik 2026(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • Sestaoko Jaiak 2026: egitaraua

Sestaoko 2026ko jaiak ekainaren 19tik 29ra ospatuko dituzte, kultur egitarau zabalarekin; hain zuzen ere, aurten, besteak beste, ETS, Neomak, El Drogas, Los Zopilotes Txirriaos eta Orquesta Vulkano arituko dira.

Karteleko izen aipagarrienak dira En Tol Sarmiento (ETS) eta El Drogas, lehen mailako bi musika-erreferentzia programazio anitzaren buru izateko. Halaber, zenbait estiloko talde eta orkestra ikusiko ditugu, bertako artistekin batera.

Kontzerturik esperoetakoena da En Tol Sarmiento taldearena ekainaren 27an (larunbata), 23:00etan, Las Camporras parkean. Segurtasuna dela eta, jende asko espero denez, Udalak erabaki du kontzertu hori Kasko plazako ohiko kokagunetik eremu zabalago batera eramatea 20.000 pertsona inguru sartzeko. Kamioi-eszenatokia Portugalete eta Sestaoren arteko mugan ipiniko da jendeak emanaldiaz gozatzeko zelaigunetik.

En Tol Sarmiento euskal talde garrantzitsuenetakoa da egun, eta, beraz, inpaktu handia du. Bandak berriki bete du Madrilgo Movistar Arena, eta belaunaldi desberdinekin konektatzen jarraitzen du melodia gogoraerrazei eta energiaz betetako zuzeneko emanaldiei esker.

Bestalde, Enrique Villarreal "El Drogas"ek bere kontzertua emango du ekainaren 26an (ostirala), 23:00etan, Kasko plazan. Nafarroako musikari historikoak, Barricadako lider ohiak, lau hamarkada baino gehiago daramatza eszenatokitan, 35 disko baino gehiago argitaratu ditu eta 2.000 kontzertutik gora eskaini ere bai. 2012an ekin zion bere ibilbideari bakarrik bere bandarekin, eta, harrezkero, eszenatokiak partekatzen ditu lehen mailako beste musikari batzuekin.

Musika-programazioa ekainaren 19an (ostirala) hasiko da. Egun horretan, musika-emanaldia izango da Alex Zaballa "DJ Alex", Eder Camino "DJ Polli" eta Imanol Soto "DJ Blaster" Sestaoko DJekin, “El Engendro Musical” proiektuan elkartu baitira. Proposamena gazteentzat da, batez ere.

Ekainaren 20an (larunbata) Krypton orkestraren txanda iritsiko da. Kasko plazara helduko da azken hamarkadetako musika-arrakasta handiak dantzatzeko eta entzuteko ikuskizunarekin.

Ekainaren 21ean (igandea) Iruñako Los Zopilotes Txirriaos taldea izango da. Ezagunak dira punk-rocka eta rantxerak eta corrido mexikarrak elkartu dituztelako. Sestaon “Caminos de Guanajuato” azken laneko kantak abestuko dituzte.

Ekainaren 24an (asteazkena) Potato taldea iritsi da Sestaora Ska-reggaeko Gasteizko banda berriz itzuliko da Sestaoko jaietara, pasa den urtean kontzertua bertan behera utzi ostean hasi baino lehen, euri eta haize ekaitza gogorrak bultzatuta, eszenatokiaren egituran eragin zuelako. Orduan, Udalak konpromisoa hartu zuen aurtengo edizioan taldea izateko.

Ekainaren 25ean (osteguna) Neomak taldea arituko da. Musika-proiektu berritzailea da, eta euskal folklorea nahiz musika elektronikoa elkartzen ditu, tradizioa eta soinu garaikideak konbinatuz.

Ekainaren 28an (igandea) erromeria egingo da Akerbeltzekin. Euskal Herriko talderik ezagunetarikoa da genero horren barruan, eta ikuskizun berritu bat ikusi ahalko da nobedadeez eta ustekabeez beteta.

Azkenik, ekainaren 29an (astelehena), San Pedro eguna, jaiak Vulcano orkestraren emanaldiarekin amaituko dira. Bere ikuskizunak erritmoa, energia eta baliabide eszeniko ugari ditu. 18 artista egongo dira eszenatokian eta jantziak askotan aldatuko dituzte.

Emanaldi hauek musika-programazioaren zati bat baino ez dira jaien barruan, hurrengo egunetan 2026ko San Pedro jai-egitarauko gainerako jarduerak eta ekitaldiak aditzera emango baitira.

Sestaoko 2026ko San Pedro jaietako kontzertuak

  • Ekainak 19: El Engendro Musical
  • Ekainak 20: Orquesta Krypton
  • Ekainak 21: Los Zopilotes Txirriaos
  • Ekainak 24: Potato
  • Ekainak 25: Neomak
  • Ekainak 26: El Drogas
  • Ekainak 27: ETS
  • Ekainak 28: Akerbeltz
  • Ekainak 29: Orquesta Vulkano
.sestao.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko ekainaren 19(e)tik 2026(e)ko ekainaren 29(e)ra
  • LekuaSestao
  • Info Gehiago
  • Ikusi agenda Sestao

Non