Gasteizko Udal Musika Bandaren "Musika aire zabalean" zikloa 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2026(e)ko irailaren 11(e)ra
  • Gasteizko Udal Musika Bandaren "Musika aire zabalean" zikloa 2026

Eguraldi ona iristearekin batera, Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandaren eskutik urtero, udan, hiriko auzoak zeharkatzen dituen ‘Musika Aire Zabalean’ zikloa itzuliko da. Aurten hamar kontzertu programatu dira, maiatzaren 29tik irailaren 11ra. Ohikoa denez, gehienak Uraren Lorategi Sekretuan egingo dira, baina Gasteizko taldea Aranara, San Martinera eta Lakua-Arriagara ere iritsiko da.

Denboraldi honetan, Luis Orduña eta Iker Olazabal ohiko zuzendariez gain, programazioaren barruan lehen aldiz gonbidatuak izango dira: Eduardo Moreno zuzendari eta konpositore guardiarra eta Irune Martínez de Santos zuzendari gasteiztarra. Horrela, programazioa beste begirada batzuetara zabaltzen da, Udal Bandaren lan artistikoa aberastuko da eta inguruko profesionalekiko lankidetza indartuko da.

‘Musika Aire Zabalean’ zikloaren hamar hitzordu Udal Bandarekin

Hasiera maiatzaren 29an izango da, Uraren Lorategi Sekretuan, 19:00etan, Poetak Maiatzean XIV. Jaialdiari amaiera emateko kontzertuarekin. Proposamenak hitza eta musika uztartzen ditu. Izan ere, Poetak Maiatzean ekimeneko olerkariek programako musika-lanak hartu dituzte inspirazio-iturritzat, eta horietatik abiatuta, Bandak konposizioak jotzen dituen bitartean, zuzenean errezitatuko diren poemak sortu dituzte. Horrela, kontzertua sorkuntza literarioaren, interpretazio musikalaren eta parte-hartze sozialaren arteko espazio partekatu bihurtuko da.

Ekainean lehen hitzordua hilaren 5ean izango da, Uraren Lorategi Sekretuan, 19:00etan. Kontzertuaren izenburua De la tierra al horizonte izango da, lurraldeari, memoriari eta musika topagune berrietara proiektatzeari lotutako ibilbide soinuduna proposatzen duen programa. Gainera, Udal Bandak lehenengo aldiz joko du taldekide baten konposizioa: Eneko Azparren. Molontxo izeneko lana Haize Berriak Bandak “Molontxo” Sergio Gastaminza musikariaren omenez (garaia baino lehen hil zen) egindako enkargua izan zen. Bi egun geroago, ekainaren 7an, kontzertu bera eskainiko dute Aranan, 12:00etan.

Ekainaren 12an, berriz, San Martinen izango da. 19:00etan, Iker Olazabalen zuzendaritzapean, Un viaje sonoro entre la plaza, el cine y la música popular programa iritsiko da. Askotariko programa horrek pasodobleak, zinemako soinu-bandak, euskal musika… bateratzen ditu.

Ekainaren 19an amaituko da programa hori, Lakua-Arriagan, 19:00etan, Sonidos compartidos lanarekin. Oso kontzertu berezia da, Kalimba kolektiboarekin lankidetzan, eta musikaren dimentsio sozial, parte-hartzaile eta komunitarioa azpimarratzen du.

Uztailaren 3an, Uraren Lorategi Sekretuan, 19:00etan, Eduardo Morenoren txanda izango da, eta 100% Eduardo Moreno kontzertu monografikoa zuzenduko du (bere musikari eskainitakoa). Aukera paregabea izango da Udal Banda zuzenduz inguruko sortzaile baten lana entzuteko. Hori guztia konposizio-lengoaiarekin eta prestakuntzarekin duen lotura artistikoaren hainbat alderdi erakusteko aukera emango duen programan eskainiko da.

Uztailaren 10ean, Uraren Lorategi Sekretuan izango da, 19:00etan. Iker Olazabalek De la raíz al mito zuzenduko du; zarzuela, euskal musika, pop-rocka eta bandarako musika originala eskainiko dituen kontzertu anitza.

Abuztuko atsedenaldiaren aurreko azken kontzertua uztailaren 17an izango da, Uraren Lorategi Sekretuan, 19:00etan. Irune Martinez de Santosek Blue night – Noche azul, Gasteizko Jazz Jaialdiaren barruan kokatutako egitarau anitza eta erakargarria, zuzenduko du. ‘Musika Aire Zabalean’ denboraldiari ikuspegi berriak gehitzearen eta Udal Banda hiriko kultur gertakari garrantzitsuenekin lotzearen aldeko apustuaren beste adibide bat da.

Irailaren 4an, aire zabaleko musika izango da berriro entzungai Uraren Lorategi Sekretuan, 19:00etan. Iker Olazabalen zuzendaritzapean, Sintonías de nuestra vida izango da entzungai; soinu-memoria partekatua eta imajinario kolektiboaren parte diren musika horiek eskainiko dituen programa.

Denboraldiari amaiera emango dio Paisajes para banda kontzertuak Irailaren 11n izango da, Uraren Lorategi Sekretuan, 19:00etan. Proposamen honen ardatza musikak leku, giro eta soinu-horizonteak gogora ekartzeko duen gaitasuna da.

Egitarau osoa Gasteizko Udalaren webgunean.


Laburrean

Non