Bilboko Liburu Azoka 2027: egitaraua

Bilbao 2026(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2026(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • Bilboko Liburu Azoka 2027: egitaraua

2026ko Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 29tik ekainaren 7ra egingo da Areatzan. Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 56. edizioa izango da aurtengoa. 

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak bederatzi aurkezpen eta literatur hitzordu hartuko ditu maiatzaren 26etik ekainaren 8ra, Areatza pasealekuan egiten den Liburu Azokaren esparruan.

Udal-eremuko Areto Nagusian antolatuko dira topaketak, 19:00etan izango dira eta gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu beharko dira www.bilbaokultura.eus webgunean.

Hainbat egilek beren azken lanak aurkeztuko dituzte: "Bilbao. Fiebre y veneno ", maiatzaren 26an, asteartea, Santiago Valcárcelena; "Lo inexplicable", maiatzaren 27an, asteazkena, Clara Sánchezena; Lídia Jorge idazlearen "La costa de los murmullos", maiatzaren 29an, ostirala; "Con nadie", Lorenzo Silvarena, ekainaren 1ean, astelehena; "España partida en dos", Julián Casanova eta Carles Esquembre, ekainaren 3an, asteazkena; Javier Urraren "Cómo somos realmente? "Experimentos psicológicos", ekainaren 5ean, osteguna, eta literatur aurkezpenen zikloa amaitzeko, Daniel Innerarityk "El futuro de la democracia" aurkeztuko du ekainaren 8an, astelehena.

Bidebarrietako Liburutegian literaturarekin egindako hitzorduez gain, egileen arteko elkarrizketa eta “Begiradak” zikloaren barruko topaketa ere izango dira. Ostegunean, maiatzak 28, Jon Arretxek, Petros Márkarisek eta Mikel Santiagok nobelako girotze eta tramei buruz hausnartuko dute, eta ekainaren 2an, asteartea, Eva Cosculluelak, Karmele Jaiok eta Nata Morenok ikuspegi femeninoak literaturan dituen berezitasunak aztertuko dituzte.

Bidebarrieta Kulturgunean egingo diren hitzorduez gain, Udalak bi etxola izango ditu Areatza Pasealekuko Liburu Azokan: batean, udal argitalpenak egongo dira salgai, eta, bestean, Bilboko Udal Liburutegien Sareak Fondo Bilbao liburu erakusketa jarriko du. Bertan, 2023 eta 2024 bitartean Hiribilduari buruz bilbotarrek eta/edo hiriko argitaletxeetan editatutako liburuak daude.

Bilboko Udalaren laguntzarekin Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, aurtongo Liburu Azokak 56 etxola izango ditu maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO PROGRAMAZIOA

  • MAIATZAK 26, ASTEARTEA

SANTIAGO VALCÁRCEL IDAZLEAK “BILBAO. FIEBRE Y VENENO” AURKEZTUKO DU
Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziarekin eta Ana Collía Posada Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zuzendariarekin.

*BILBAO EDITA

Eleberria 1920ko Bilbon girotzen da, industriaren goraldian dagoen hirian. Epidemia infekzioso batek biztanleriari larriki eragiten dion osasun-krisia dakar. Aldi berean, ontzioletan lan-gatazka gogorra sortu da, eta sindikatuetako hainbat buruzagi hilda agertzen dira. Badirudi pandemiaren biktima izan direla, baina Martin Aguirre mikrobiologian espezializatutako doktoreak hori ukatzen duten arrastoak aurkitu ditu. Eleberrian garaiko benetako pertsonaiak eta Bilboko leku enblematikoak nahasten dira udaleko osasun-zerbitzuen jaiotzarekin eta hilketen izurritearen eta poliziaren osasun-ikerketarekin.

  • MAIATZAK 27, ASTEAZKENA

CLARA SÁNCHEZ IDAZLEAREN “LO INEXPLICABLE” LANAREN AURKEZPENA

Idoia Jauregi kazetariarekin

Estilo dotore eta inguratzailearekin, Clara Sánchezek intriga psikologikoa eta gogoeta emozionala nahasten dituen trama bat proposatzen du, arrazoiaren eta azalpen logiko orori ihes egiten dionaren arteko mugak aztertzeko. "Lo inexplicable" lanak irakurlea gonbidatzen du zalantzan jartzera errealitatea zenbateraino uler daitekeen eta emozioek, oroitzapenek eta intuizioek nola eragiten duten gure munduarekiko pertzepzioan.

  • MAIATZAK 28, OSTEGUNA

"BLACK IN BILBO" ELKARRIZKETA JON ARRETXE, PETROS MÁRKARIS ETA MIKEL SANTIAGOREN ARTEAN

Aurkezlea: Félix Linares

Hiru egileek beren eleberrietan aurki daitekeen tokiko girotzeari buruz hitz egingo dute, eta girotze horrek beren unibertsoa eta sagak osatzen dituzten pertsonaietan nola zehazten edo eragiten duen azalduko dute.

  • MAIATZAK 29, OSTIRALA

LÍDIA JORGE IDAZLEAREN “LA COSTA DE LOS MURMULLOS” LANAREN AURKEZPENA

Luisa Etxenike idazlearekin

Eleberriak Portugalgo gerra koloniala Afrikan izandako aztarna moralak jorratzen ditu, sinbolismoz eta sentiberatasunez betetako narrazio baten bidez. Portugalgo kolonialismoaren azken urteetan Mozambiken girotua, memoria, indarkeria eta desengainua uztartzen ditu lanak, giza harremanen hauskortasuna eta gerraren eragin isila erakusteko.

  • EKAINAK 1, ASTELEHENA

LORENZO SILVA IDAZLEAK “CON NADIE” AURKEZTUKO DU

Félix Linares kazetariarekin

Isolamendu emozionalak eta harremanak izateko zailtasunek markatutako pertsonaiekin, tentsio psikologikoa eta gizarte-hausnarketa uztartzen ditu lanak, bizitza garaikidearen bakardadean, erruan eta kontraesanetan murgiltzeko. Egileak kontakizun intimo eta asaldagarri bat aurkezten du, irakurleari giza loturen hauskortasunaz eta askotan ezkutuan geratzen denaren pisuaz gogoeta egitera gonbidatzen duena.

  • EKAINAK 2, ASTEARTEA

EVA COSCULLUELA, KARMELE JAIO ETA NATA MORENO ARTEKO ELKARRIZKETA, "EMAKUMEEN BEGIRADAK"

Aurkezlea: Idoia Jauregi

Solasaldi honetan, emakume idazleek XXI. mendean duten pisua aztertuko da, eta XX. mendearen hasieran emakume talde batek kulturaren esparruan aintzat hartuak izateko hasi zuten borroka gogoratuko da. Borroka feministari buruzko hausnarketa, literaturaren ikuspegitik.

  • EKAINAK 3, ASTEAZKENA

JULIÁN CASANOVA Y CARLES ESQUEMBRE IDAZLEEK “ESPAÑA PARTIDA EN DOS” AURKEZTUKO DUTE

César Coca kazetariarekin

“España partida en dos” lanak Gerra Zibilaren kausak, garapena eta ondorioak aztertzen ditu zorroztasun historikoa eta hizkuntza grafikoa uztartuz. Testu argien eta adierazpen-ilustrazioen bidez, polarizazio politikoak, indarkeriak eta borroka ideologikoak historia garaikideko pasarte traumatikoenetako bat nola ekarri zuten azaltzen dute egileek.

  • EKAINAK 5, OSTIRALA

 “¿CÓMO SOMOS REALMENTE? Experimentos psicológicos” LIBURUAREN AURKEZPENA, JAVIER URRA IDAZLEARENA
Félix Linares kazetariarekin

Dibulgazio-liburu honek giza portaera aztertzen du historiako esperimentu psikologiko ezagun eta eraginkorrenetako batzuen bidez. Ikuspegi argi eta eskuragarriarekin, gizarte-presioa, emozioak, autoritatea edo beldurra bezalako faktoreek gure erabakiak eta gure jarduteko modua nola baldintzatzen dituzten aztertzen du lanak.

  • EKAINAK 8, ASTELEHENA

DANIEL INNERARITY IDAZLEAK “EL FUTURO DE LA DEMOCRACIA” AURKEZTUKO DU

César Coca kazetariarekin

Gero eta konplexuagoa eta interkonektatuagoa den mundu honetan sistema demokratikoek gaur egun dituzten eta etorkizunean izango dituzten erronkei buruz hausnartzen du egileak saiakera honetan. Globalizazioa, digitalizazioa, ordezkaritza politikoaren krisia eta desinformazioa bezalako faktoreak demokraziaren oinarri tradizionalak eraldatzen ari dira, eta, beraz, beharrezkoa da erakundeak eta herritarrek parte hartzeko mekanismoak birpentsatzea, errealitate dinamikoago eta zalantzazkoago batera egokitzeko.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

bilbao.eus/

Laburrean

Non