"MIRANDAOLAKO BURDINOLA MARTXAN"
Antolakuntzak jakinarazten du:
Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatutako Mirandaolako Burdinolan iraganera bidaiatuko duzu. XVI. mendeko jantziekin, olagizonek burdinaren lanketa zuzenean erakutsiko dute: sua piztuta, hauspo handien laguntzaz burdina 1200 gradutik gora berotzen da eta ondoren mailu erraldoiarekin lantzen da. Ikuskizun ikusgarri honen amaieran, ola-pintxoa dastatzeko aukera izango da: txistorra burdinolako txingarretan, baserriko ogia eta sagardoa.
Gomendatzen da 30 minutu lehenago etortzea Euskal Burdinaren Museoa audio-gida bidez bisitatzeko. Bertan burdinaren historiari eta antzinako lanbideei buruz gehiago ikasiko duzue. Nahi izanez gero, familian egiteko pista-jokoa edo Mirandaolatik Brinkolarako ibilbidearen zati bat ere egin daiteke.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2026(e)ko Maiatzak 17
- Ordutegia11:30 - 12:30
- LekuaEuskal Burdinaren Museoa
Mirandaola Parkea. Telleriarte Auzoa, z/g
Legazpi
Web - Zenbatekoa5 € haurrak / 8,50 € helduak
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Euskal Burdinaren Museoa, Legazpi


