Loinatz Jaiak 2026 Beasainen: egitaraua

Beasain 2026(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 24(e)ra
  • Loinatz Jaiak 2026 Beasainen: egitaraua

Beasaingo 2026ko Loinatz Jaiak maiatzaren 15etik 24ra bitartean ospatuko dira. 

Jaiei hasiera ematen dien ekitaldi ikusgarriena sare sozialen bidez zuzenean emitituko da. Mariren jaitsierak sortzen duen ikusmina nabarmena da eta udalaren Youtube kanaletik eskainiko da zuzenean. Etxeetan, tabernetan eta Beasaindik kanpo dauden beasaindarrek ikusi ahal izango dute. Baita ondoren ere, grabatua geratuko baita. Udalerriko pantaila digitaletan ere ikusiko da.

Dronen ikuskizuna aurten ere izango da. Gauez zeruan argi LEDekin hornitutako dronen erakustaldi artistikoa aurten indartuta eta hobetuta etorriko da, musika eta soinu-efektuen erritmoan sinkronizatuta.

Barraken irekiera dela eta “Zaratarik gabeko ordua” ekimena ere izango da. Aniztasun funtzionala duten pertsonen alde, mozorroen egunean ezik, barraketako musika etengo da egunero ordu betez 18:00etatik 19:00etara. Haurrentzako puzgarrien egunetan ere berdin.

Gazteek indar handia izango dute aurtengoan, sormena eta parte-hartzea sustatzen duten jarduerekin, esaterako:

Holi Festa: Kolorez eta musikaz betetako hitzordua Iturralde plazan, maiatzaren 23an.

Zirko Tailerra: 12-17 urte bitartekoentzat, Zirkum Zirko eskolaren eskutik.

Talo Tailerra: Gastronomia tradizionala gazteengana hurbiltzeko aukera.

Kontzertu eskaintza zabala: Neomak, Maskak, Zutik erromeria, Puro Relajo, DJ Bull, Muxutruk, Zinema paradise, Nafar jotak eta Pho-Bo eta IC&Hodi herriko taldeek girotuko dituzte arratsalde eta gauak.


Laburrean

Non