La Oreja de Van Gogh Amaia Monterorekin (Bilbo - abenduak 5)

Barakaldo 2026(e)ko Abenduak 5
  • La Oreja de Van Gogh Amaia Monterorekin (Bilbo - abenduak 5)

La Oreja de Van Gogh taldeak 2026an egingo duen 'Tantas cosas que contar' tourreko sarrerak abiada bizian ari dira saltzen. Hala, data eta leku berriak gehitzen jarraitzen dute. Astearte honetan beste kontzertu bat iragarri dute Barakaldoko BECen; 2026ko abenduaren 5ean izango da eta, oraingoz dakigunaren arabera, bira itxiko duen kontzertua izango da.

Beraz, hauek dira Hego Euskal Herrian emango dituzten kontzertuen data eta leku ofizialak: maiatzaren 9an eta 10ean Barakaldon (BEC); uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean Donostian (Illunbe); eta azaroaren 20an eta 21ean Iruñean (Nafarroa Arena).

Duela egun batzuk Amaia Monteroren itzulera iragarri zuen taldeak beste hiru kontzertu emango dituela penintsulan iragarri du. Murtzian (ekainaren 13an), Madrilen (irailaren 22an eta 23an) eta Bartzelonan (azaroaren 26an) arituko dira eta orain arte jakinak ziren 13 kontzertuen zerrendan sartu dira hauek ere.



orain.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Abenduak 5
  • LekuaBizkaia Arena - BEC
    Ronda de Azkue, 1
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa50 / 72 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Bizkaia Arena - BEC, Barakaldo

Non