Literatura topaketa: "Idazteaz beste: fikzioa eta historia"
Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Maiatzak 6
Literatura eta memoria historikoaren arrastoari jarraiki, iragana orainera ekartzen saiatuko gara. Horretarako, Katixa Agirreren Barne zerbitzuak eleberria abiapuntutzat hartu eta Cira Crespohistorialariaren ikuspuntu eta ekarpenekin aberastuko dugu saioa.
Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.
Mikel Ayerbe Sudupe Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea da, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.