San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko apirilaren 24(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 1(e)ra
  • San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2026

Jaiak ofizialki apirilaren 24an hasiko dira, iragarpen pregoiarekin, Probintzia Plazan. Aurten, Antonio Altarriba izango da pregoilaria, Josune Vélez de Mendizabal arituko da aurkezle, eta Bruno Mars-i egindako tributu ekitaldi bat egongo da.

Apirilaren 25ean, larunbata, jarduera ezagunetako batzuk egingo dira Probintzia Plazan, hala nola gastronomia lehiaketa tradizionalak, dantzak eta Arabako Fanfarre Eguna, zeinak kaleak musikaz eta jai giroz beteko baititu. Eguna gauean borobilduko da, A Contra Blues taldearen kontzertuarekin, Probintzia plazan. A Contra Bluesek bi hamarkadako ibilbidea ospatuko du gurekin, eta, ibilbide horri esker estatuko blues rock-eko talde indartsuenetako bat bihurtu da. Zuzeneko sutsu batekin, zuzeneko musika da haren esentzia nagusia.

Apirilaren 26an, igandea, Kantuz Blai koruak kaleetara eramango du animazioa goizean. 21:00etan, Euskal Gunea inauguratuko dugu Arka plazan. Hurrengo egunetan, euskal musika sustatzean jarriko du indarra gune horrek. Han, 21:00etan, Muxutruk taldearen eskutik izango da erromeria. Energia hutsa zuzenean. Ahotsa, panderoa, trikitia, gitarra elektrikoa, teklatua eta bateria konbinatzen dituen talde bat da. Bere errepertorioak euskal musikaren onena erakusten du, besteak beste artista eta talde hauen bertsioak eginda: Korrontzi, Gozategi, Xabi Solano, Huntza, Fermin Muguruza, Hertzainak, ETS, Bulego eta Su Ta Gar.

Astelehenean, hilak 27, sanprudentzioetako danborrada tradizionala izango da, zeina baita une esanguratsuenetako bat. Vitoria-Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu danborrada horrek, eta 19:00etan aterako da, sanprudentzioetako erretretaren bezpera gisa, plaza berrian lehenengo, eta, 21:00etan, Probintzia plazan.

Erretretaren deien artean, A Contra Blues, Kantaberri Abesbatza, Mala Brigo eta Artea Teatro Musikalak jardungo dute. Musika, tradizioa eta dantza uztartuko dira agertokian plaza animatzeko. Emanaldi horiek ikuskizun piromusikal batekin amaituko dira, Valecearen eskutik; gau horretan, argiek soilik ez dute argiztatuko plaza. Harekin keinu bat egingo zaio erretretaren iraganari eta historiari. Eta, jakina, Joselu Anaiak egongo dira Arka plazan, gau horretan.

Egun handian, apirilaren 28a (asteartea), ekitaldiak konbinatuko dira Vitoria-Gasteizko erdigunean, hala nola San Prudentzioren zortzikoaren interpretazioa, "Zeledonen birbiloben" danborrada goizean, eta haurren danborrada arratsaldean, zeinak Vitoria-Gasteizko erdiguneko kaleetan barrena ibiliko baitira. Armentian, haurrentzako jarduerak, dantzak, herri kirolen erakustaldiak, animazioa eta bi kontzertu egingo dira zelaietan, arratsaldea osatzeko. Lehenengoa, 18:00etan, Txapela Brava taldearen eskutik.  Euskal arima duen rantxera eta corridoen talde bat da. Aurten, lehenengo aldiz, Gazte talent musika lehiaketan irabazle ateratako taldeetako bat elkartu da. 21:00etan, Aldaia Larrein taldeak festa animatzen jarraituko du bere rock alternatiboarekin, Armentian. 

Programazioak asteazkenean, hilak 29, eta ostegunean, hilak 30, jarraituko du proposamen kultural eta eszenikoekin, zirku garaikideko ekimenen barruan, bai eta publiko desberdinentzako kontzertuekin ere. Gazteenei berriz ere dei egingo zaie Euskal Gunera, hilaren 29an, Jonkass arituko baita, zeinek dantzatzeko eta errebindikatzeko euskarazko zuzeneko bat aurkeztuko baitute. Nostalgikoenek, berriz, Probintzia plazan izango dute hitzordua, dantzan aritzeko laurogeiko hamarkadako jai klasikoan bezala, hilaren 30ean, 21:00etan. 

Azkenik, maiatzaren 1ean, ostirala, Estibalizko erromeria tradizionala egingo da, eta, aurten, Desagrabioen lehen Azokaren 50. urteurrena ospatuko da. Jardunaldiak egun osoko jarduerak izango ditu, hala nola lehiaketak, haurrentzako lantegiak, kirol erakustaldiak, musika, dantzak, bertsolariak eta herri bazkari tradizionala.

 

araba.eus/

Laburrean

Non