Nafarroako Toki Entitateen eta Ondare Historikoaren Jardunbide Onen Jardunaldia 2026

Pamplona/Iruña 2026(e)ko Apirilak 28
  • Nafarroako Toki Entitateen eta Ondare Historikoaren Jardunbide Onen Jardunaldia 2026
  • Nafarroako Toki Entitateen eta Ondare Historikoaren Jardunbide Onen Jardunaldia 2026

Kultura Zuzendaritza NagusiakNafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lankidetzan, 2026ko apirilaren 28an ondare historikoaren arloko jardunbide egokien lehen jardunaldia antolatuko du. Jardunaldi hau bereziki diseinatu da Nafarroako toki-erakundeetan maiz sortzen diren galdera eta beharrei erantzuteko.

Toki Erakunden eta Ondare Historikoaren Jardunbide Egokien I. Jaurdunaldiaren helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak zabaltzea, azaroaren 11ko 15/2005 Foru Legearen (Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa) esparruan; lege hori indarrean sartzetik 20 urte bete dira jada. Hala ere, eguneroko lanak agerian uzten du beharrezkoa dela zabalkunderako, hausnarketarako eta topagune partekaturako esparru bat sortzea, zerbitzu publikoaren lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Irekiera instituzionala egingo dute Rebeca Esnaola Bermejo, Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Kirol kontseilariak, eta Xabier Alcuaz Andueza, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidenteak.

Jardunaldia Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egoitzan egingo da, Iruñeko katedralaren ondoan dagoen Nabarreria kalean. Egitaraua eta izen-emate orria eskuragarri daude Culturanavarra webgunean.

Saioan landuko diren gaiak honako hauek izango dira: hirigintza-plangintza eta ondare historikoa, Vianako Printzea erakundearen lana babestutako ondasun higiezinen zaintzan, ondare arkeologikoaren kudeaketa administrazio ezberdinetatik, udal ondare higigarriaren egungo egoera, eta erakunde publikoek ondare historikoa babesteko egiten duten lana. Gai horiek Ondare Historikoaren Zerbitzuko teknikariek garatuko dituzte, eguneroko lanaren xehetasunak partekatuz, herritarrentzako arreta hobetzeko eta Nafarroako ondarea zaintzeko hobekuntza-puntuak azpimarratuz. Jardunaldia amaitzeko, galde-eskeen saio bat egingo da, parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sustatzeko.

Lehen jardunaldi hau etorkizunean urtero egingo diren edizio berriekin hazteko asmoz sortu da, elkarlan eta etengabeko hobekuntzarako esparru bat ezarriz, administrazio publikoek ondare historikoaren kudeaketan egiten duten eguneroko lana hobetzeko, indarrean dagoen legedia betez.

Ekimen hau Nafarroako Kulturaren 2024-2028 Plan Estrategikoan aurreikusitako ekintzen barruan kokatzen da; bereziki, kultur ondarearen arloan prestakuntza espezializatua indartzeari, toki-erakundeekin koordinazio eta lankidetza-mekanismoak hobetzeari, eta ondare historikoari buruzko arau-esparrua berrikusi eta eguneratzeari dagokienez. Ildo horretan, Kultura Eskubideei buruzko Foru Legean jasotako printzipioekin bat datorren kudeaketa kohesionatuagoa, profesionalizatuagoa eta eraginkorragoa lortzeko beharrari erantzuten dio jardunaldiak, lurralde osoan kultura-gobernantzako eredu eraginkorragoa eta partekatuagoa sendotzen lagunduz.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2026(e)ko Apirilak 28
  • Ordutegia08:30-14:30
  • LekuaKultura, Kirol eta Turismoko Departamentuaren egoitza. Nabarreria k. 39. Iruña. Pío Baroja aretoa - Pamplona/Iruña ()
  • HizkuntzaGaztelania
  • Izena emateko informazioa

Non