"ANTHROPOS: Jesús Jáureguiren antropología ktonikoa"

Bilbao 2026(e)ko apirilaren 15(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 7(e)ra
  • "ANTHROPOS: Jesús Jáureguiren antropología ktonikoa"

Bizkaia Aretoa – EHU eraikineko Chillida aretoak “Anthropos” erakusketa hartuko du apirilaren 14tik aurrera, Jesús Jauregui artistaren Euskadiko lehen erakusketa. Inaugurazioa egun horretan bertan izango da, 11:00etan, komunikabideei eta publikoari irekitako ekitaldian. Erakundeetako ordezkarien eta artistaren beraren hitzen ostean, erakusketaz gozatzeko aukera izango da luntxak lagunduta.

“Anthropos”ek gizakiari buruzko ikuspegi berezia proposatzen du, gure existentziak eragiten duen harridurak eta osatzen gaituen “gorpuztasun zalantzagarriak” markatua. Jesús Jaúregui artista euskal konstruktibismoan trebatua izan da. Mexikon eman dituen hogeita bost urteek eragina izan dute bere obran, kolonaurreko kulturen, literaturaren eta neofigurazio garaikidearen erreferentziak lotzen dituelarik, egiturari, argiari eta materiari arreta zorrotza jarriz. Artistak bilaketa intuitibo gisa ulertzen du bere prozesua, behar intimo eta inkontziente batek mugitua, “erabat mentala eta kontzeptuala den lana”. Jarrera horrek, moda kontzeptualenen kontrakarrean kokatzera eraman du bere burua, intentsitate adierazkorrera jotzen duen pinturaren aldeko apustua eginez.

“Anthropos”en, egitura formalak obren eskeleto ikusgarri edo ezkutu gisa funtzionatzen du. Jaureguiren hitzetan, kalitatea eta kontrola soluzio plastikoan lantzea du helburu. Argiaren eta materiaren arteko harremana ilunpetik eta argitasunetik eraikitzen da, distira itsugarritik urrun, eta lurralde “mistiko, iradokitzaile, zalantzati, batzuetan itzaletik oso hurbil” batera hurbiltzen da, Maria Zambrano bezalako pentsalarien gogoetekin bat eginez. Erakusketak ikuslea “zerbait beste modu batean ikustera, bere burua deskokatzera, bertigoa sentitzera edo errealitate sakon komunaren beste ikuspegi bat aurkitzera” gonbidatzen du, azalpenerako baino esperientziarako espazioa irekiz.

.ehu.eus/

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko apirilaren 15(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 7(e)ra
  • Ordutegia09:00 - 19:45
  • LekuaBizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bizkaia Aretoa, Bilbao

Non