Mugarri
Antzerkia eta musika oinarri dituen Jokai Produkzioaken Mugarri ikuskizunean bi begirada, bi istorio eta leku bakarra dago, Ibardingo muga.
Lehenengo begirada Maria artzainarena da; borda batean bizi da, Ibardin gainean, bertan ditu ardiak. Bere kontakizunek gertakari politikoei dagokienez urte nahasiak islatzen dituzten bizipenak kontatzen dituzte: Gerra Zibila, gerraostea, II. Mundu Gerra. Bigarren begirada Kontxi alabarena da, zeinak borda benta batean bihurtuko duen. Bere bizipenek gaur egun mugan gertatzen diren arazoak jorratzen dituzte: migrazioa eta mugaren inguruan bizi diren biztanleen egunerokotasunari eragiten dioten erabaki politikoak.
Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu.
Zuzendaritza, jatorrizko ideia, testua: Jabier Leoz Aristu. Errealizazioa: Jon Artola Urrutia. Ekoizpena: Jokai. Kanpoko begirada: Esther Carrizo. Eszenografiaren arduraduna: Tere Sarriguren. Musika: Julen Lezaun, Igor Telletxea, Jabier Leoz Aristu. Moldaketak: Igor Telletxea, Nerea Urbizu Ruiz, Ángel Unzu. Hitzak: Julen Lezaun Landa, Dani Irazoki. Interpretea: Tere Sarriguren German. Ahotsak: Maitane Urbizu Ruiz, Julen Lezaun, Jabier Leoz Aristu. Biolina: Julen Lezaun Landa. Biolontxeloa: Eñaut Zubizarreta. Gitarra: Cecilia Moreno Úbeda. Txalaparta: Sergio Lamuedra Calo, Jabier Leoz Aristu.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2026(e)ko Apirilak 11
- Ordutegia11: 19:30
- LekuaDonostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa22 € / 16 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra), Donostia / San Sebastián


