Korrika 2026: Bilboko amaiera festaren egitaraua (martxoak 29)
Bilboko udaletxean bukatuko da KORRIKAren 24. edizioaren 2750 kilometroko eta 3436 lekuko-hartzeko ibilbidea hilaren 29an. Bizkaiko hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Udaletxeko zubitik sartuko da karabana koloretsua. Amaiera-ekitaldia bertan izanen da, eta, segidan, festarako tenorea helduko zaie bertaratutakoei. Igandeko bukaera-egun handia aurkezteko, KORRIKAren ordezkariek prentsa-agerraldia egin dute gaur Bilboko Kalderapeko Kulturgunean. Deialdia egin dute Euskal Herriko txoko guztietako jendea bertara dadin, eta, era berean, ustea adierazi dute hitzordu ederra izanen dela Bilboko herritarrentzat nahiz eragileentzat, euskararen aldeko lanean segitzeko akuilua.
Amaiera-ekitaldia Ernesto Erkoreka plazan (Udaletxean) ospatuko da. Lekukoa 12:30erako iritsiko dela aurreikusita dago, AEKko kideen eskutik eta azken lekuko-hartze nazionalak egin ostean. AEKko kideek mezu-egilearekin batera egingo dituzte euskararen aldeko ekimenaren azken urratsak Venezuela plazatatik. Une horretan ezagutuko dugu, beraz, eskuz esku, kilometroz kilometro, Atharratzetik Bilbora joan den lekukoaren barruko mezu sekretuaren egilea nor den, eta, noski, baita mezuaren beraren edukia ere Udaletxera iritsitakoan.
Bestalde, azken eguneko arduradun Iraitz Zuluagak eta Irati Manzisidorrek aipatu dute ekitaldiak hainbat gunetan egonen direla publiko-mota guztiei begira. Haien artean LaBasu, Añube, Bele eta Mixerabliak bezalako artistek kontzertuak eskainiko dituzte. Bestalde, egunean zehar hainbat ekintza antolatu dira: azoka, herri kirolak, herri bazkaria, erakusketak, besteak beste.
Egitaraua hemen.
Amaitzeko, bi ohar garrantzitsu: batetik, AEK-k berariazko protokoloa ezarri duela martxoaren 29a eraso sexista, arrazista eta homofoborik gabeko eguna izan dadin; bestetik, ahal den neurrian, garraio publikoa erabiltzeko gonbita.
Korrika 2026 | Bilboko amaiera festaren egitaraua:
BBK GUNEA -FAMILIA-GUNEA
ERRIPA
13:00-19:00
PUZGARRIAK ETA JOLASAK (Urtxintxa, Makusi eta BBK Fundazioa)
BAILEN
13:00-19:00 ROKODROMOA, KARTS, BONBONERA (Athletic Fundazioa)
NAIZ GUNEA
AREATZA KAIA
14:00-15:00 LA BASU
16:00-17:00 ARRANOAREN HEGALDIA
18:00-19:00 AÑUBE
20:00-21:30 AKERBELTZ
ARRIAGA
13:30-18:00 JAN-GUNEA (paella erraldoia egongo da 1200 pertsonarentzat)
13:30-18:00 AZOKA
13:30-14:45 HERRI-KIROLAK
15:15-16:30 DANTZA IKUSKIZUNA (GAZTEDI)
17:15-18:30 DISKOFESTA (URTXINTZA)
SAN NIKOLAS - AREATZA
SAN NIKOLAS
15:00-16:00 ZEROTAN
17:00-18:00 BELE
19:00-20:00 MISERABLIAK
AREATZA
13:30-19:00 Gamer gela (Tingladoetan)
Talogileak eta foodtruckak
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA GUNEA -KORRIKA MUNDUAN
PLAZA BARRIA
Erakusketa Mundu bat KORRIKA! erakusketa eta horma-irudia
Castellers
13:00-14:00 PUNPAIREZ
14:30-15:30 PD
16:00-17:00 BERTSOLARIAK
17:30-18:30 KONTZERTU AKUSTIKOA
BILBO ZAHARRA
16:00-17:00 YOGURINA BOROVA
17:30-19:00 TXALAINAK
19:30-21:00 DJ ELEPUNTO
ZAZPIKALEAK
Egunean zehar kale-animazioa: txarangak, erraldoien kalejira, Korrika kantari eta joaldunak...
- Korrika 2026: herriz herriko bilatzailea (Noiz pasatuko da KORRIKA nire herritik?)
- Korrika 2026: ibilbidea, egunez egun (jpg)
- Korrika Kulturala 2026: agenda
- Korrika Kulturala 2026: doako aplikazioa


