Arabako Bertsolari Txapelketa 2026: Finala

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Martxoak 28
  • Arabako Bertsolari Txapelketa 2026: Finala
    Argazkia: www.bertsozale.eus

 

Arabako 2026ko Bertsolari Txapelketako finala larunbatean jokatuko da, martxoaren 28an, Gasteizko Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan, 17:30ean.

BERTSOLARIAK:

AROA ARRIZUBIETA
2001. urtean jaiotako gasteiztarra. Hirugarren aldia da finalean parte hartuko duela, 2019an parte hartu zuen lehen aldiz, 2024ko txapelduna.

IÑAKI VIÑASPRE
Abetxukokoa, 1984an jaioa. 2004tik edizio guztietan finalista izan da. 2019ko txapelduna. Saioko beteranoena.

MADDI AGIRRE, 2005ean jaioa. Bertsolari gazteena. Lehen aldiz kantatuko du finalean

MARTIN ABARRATEGI
2001ean jaiotako aramaioarra. Lehen aldiz kantatuko du finalean.

PERU ABARRATEGI
1997an jaiotako aramaioarra. Laugarren finala du. 2022ko txapelduna.

UNAI ANDA DELIKA
1999ean jaioa, Ametzaga. Lehen aldiz kantatuko du finalean.

Hiru finalista aurretiaz egonak dira finaleko oholtza gainean eta hirurak ere txapel banaren jabe dira. Beste hiru lehen aldiz kantatuko dute finalean. 

Urteetan egindako laneren fruitu da finala, belaunaldien arteko loturez, transmisioz, hamarkadetako Arabako bertsogintzaren bide honetan.

Finalerako emango dutenaz eta helburu dutenaz ere aritu ziren, lehiatzeko prets daude denak.

Arabako Bertsozale Elkarteak bistarazi nahi du Arabako bertsogintzak egin duen azken hamarkadetan egin duen bidea. 

Txapela Martxoak 3 Elkarteko Santiago Diaz de Espada eta Nura Elorriaga Bernausek  jantziko diote txapeldunari, belaunaldikotasuna adieraziz. 

2026a, 50 urte dira martxoaren 3ko sarraskia gertatu zelarik, Arabako komunitatea astindu zuen gertakaria. Talde lanak, elkarlanak, herriaren indarra eta komunitatea eraikitzeko hainbat alorri jomuga jarri zion Araba eta Gasteizi 1976ak. 

Arabako Bertsozale Elkarteak Martxoak 3 elkarteari aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman egindako ibilbide eta lanagatik. 

Beste sari banatzaileak Arabako bertso eskoletako kideek emango dituzte.

  • Aiaraldea Komunikabide Faktoria, Gartzen Garaio Atxurra
  • Gasteizko Lazarraga Kultur Elkartea, Xabi Antia Zuaznabar
  • Oiongo IKA euskaltegia Esther Mauleon Garcia
  • Zalduondoko Kultur Elkartea, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona
  • Mendialdeko AEK, Kora Madinabeitia Ezkurra
  • Gorbeialdeko Zigotia Euskaraz Elkartea, Askoa Urzelai Bengoetxea
  • Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Aritz Bidegain Aire

Finalerako sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.  

 

 

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2026(e)ko Martxoak 28
  • Ordutegia17:30
  • LekuaEuropa Biltzar Jauregia
    Gasteiz Etorbidea, z/g
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa12 / 22 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Europa Biltzar Jauregia, Vitoria-Gasteiz

Non