"Basterretxea - Oteiza. Espazioaren arazoa"
Oteiza Museoak XX. mendearen bigarren erdialdeko artearen berrikuntzan funtsezkoak izan ziren bi sortzaileren, Néstor Basterretxea eta Jorge Oteiza, arteko harreman artistiko eta bizitzazkoa aztertzen duen erakusketa hartzen du. Obren, dokumentuen eta argitaratu gabeko materialen bidez, erakusketak haien sormen-trukearen eta kultura garaikidean izan duten eraginaren irakurketa berria proposatzen du.
Nestor Basterretxeak (1924–2014) eta Jorge Oteizak (1908–2003) artegintzan eta bizitzan izaniko ibilbideak dira kapitulu nagusietako bat Modernitatearen amaierako artearen eta sorkuntzaren bilakaeran. Bi artistek gogotik parte hartu zuten XX. mendearen bigarren erdialdeko lengoaia estetikoak berritzeko prozesuetan. Haien jarduna tentsio-eremu batean gertatzen da: esperimentazio formalaren, konpromiso kulturalaren eta artearen funtzio sozialari buruzko hausnarketaren artean, alegia.
Proiektu honek bi sortzaileon arteko harremana aztertzea proposatzen du, eta, horretarako, aintzat hartzen ditu biek ala biek partekatu zituzten tokiak, proiektuak eta gertakariak. Hartu-eman hori denboran iraun zuen truke profesional eta pertsonal baten emaitza gisa ulertzen da, ikusirik ondorio nabarmenak izan zituela garai hartako testuinguruan. Truke horrek bat-etortzeak ez ezik desadostasunak ere piztu zituen, eta, horri esker, eraikuntza sinboliko eta kolektiborako tresna gisa kontzebitu zuten artea, erreferentziazkoa inondik ere bi artisten iruditerian.
Programa publikoak
-
Topaketa Peio Aguirre eta J. P. Huercanos, proiektuaren komisarioekin eta bisita erakusketara. Larunbata, Martxoak 28. 12:00. Info +
-
Nestor Basterretxearen Operación H (1963, 12’) filmaren emanaldia. Aurkezpena Peio Aguirre eta J. P. Huercanosekin, hitzaldia eta, ondoren, bisita erakusketara. Larunbata, maiatzak 16. 12:00. Info +
-
Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquerten Ama Lur (1968, 103’) filmaren emanaldia. Ane Lekuona Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko irakaslearen aurkezpena. Larunbata, maiatzak 30. 12:00. Info +
-
Cierzo. Haur-kanpamentua. Apirilaren 7tik 10era, 9:30etik 13:30era. 6–12 urte. 75 €. Info +
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2026(e)ko martxoaren 26(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 30(e)ra
- LekuaJorge Oteiza Fundazio Museoa
C/ de la Cuesta, 24. Alzuza
Egüés
Web - Ikusi agenda Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Egüés


