"Euskara batuaren ortotipografia ikastaroa Alfontso Mujikaren eskutik"
Euskaltzaindiak ortografia-marken jarraibideak argitaratu ditu, eta hiru orduko ikastaro bat antolatu du haien berri emateko. Ikastaroaren helburu nagusia ortografia-marken jarraibideetako puntu nagusiak azaltzea da: zein diren ortografia-markak, eta nola eta zertarako erabiltzen den bakoitza. Puntuazio-marken atalak hartuko du tarterik zabalena, baina puntuazio-marka lagungarrien zertzelada nagusiak ere azalduko dira, baita marka diakritikoen inguruko zalantzak argitu ere.
Hizlariak: Alfontso Mujika
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2026(e)ko Martxoak 23
- Ordutegia16:00 - 19:00
- LekuaEuskaltzaindia. Arabako ordezkaritza (Gaztelako atea 54)
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaIzen-ematea
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz


