Bidaiarien Txokoa 2026
Bilboko Udalak antolatutako programa "Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera" programa Begoñako eta Santutxuko udaltegietara itzuliko da martxoaren 18tik 27ra.
23. edizioa da aurtengoa, eta, programatutako jardueren bidez, bidaiarien esperientziak jendeari hurbiltzeko, bidaien eta abenturaren ikuspegi hurbil eta desberdinekin.
2026ko proposamenak hainbat jarduera mota barne hartzen ditu, baina horietako nagusia esperientzia bidaiarien aurkezpena da, euskaraz zein gaztelaniaz, ikus-entzunezko materialarekin batera. Jarduerak sarrera librekoak dira edukiera bete arte, Begoñako Udaltegiko liburutegiak dituen bi jarduerak izan ezik, horietarako aldez aurretik izena eman behar baita.
Iaz ospatutako Mendi Film Festivaletik pasa diren proiekzio onenen aukeraketa bat ere eskainiko da, besteak beste, "Izarren zaunka", Euskarazko Film Onenaren EITB Saria, eta "Cantos y flores", BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025eko Kirol eta Abentura Film Onena, hurrenez hurren.
Begoñako Udaltegian "Bidaiaren Txokoa-Rincón de la gente viajera" programaren erakusketak izango dira ikusgai. Lehenengoa "Vida silvestre/Basa Bizitza" izeneko argazki-erakusketa da eta bigarrena " Marraztutako bidaiak. Koaderno ilustratua: bidaia kontatzeko modu artistikoa".
Horrez gain, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzako ingelesezko ipuin kontaketa saio bat izango da, British Councilekin elkarlanean antolatua, eta Maria Teresa Lonetti kantautorearen kontzertu bat, Italiako Calabriara eramango gaituena.
Programatutako jarduera guztiek bat egiten dute programa honen ikuspegi komunarekin: beste errealitate eta kultura batzuetara hurbiltzea, ulermen- eta errespetu-balioak sustatzeko.
SANTUTXUKO UDALTEGIA
Martxoak 18, asteazkena, 19:00etan
- IGONE MARIEZKURRENA: "LESOTHO, Afrikako "Mendietako Erresuma", bizikletaz"
- Aurkezlea: Juanra Madariaga
Martxoak 18, asteazkena, 20:15ean
- HANS FANDOR y GERARD JANKAL: "El viaje por la vida"
- Aurkezlea: Pedro Vallejo
Martxoak 20, ostirala, 19:00etan
- MENDI TOUR | MENDI FILMeko onena
- "Into Altai" + "Izarren zaunka" + "The road we never rode"
BEGOÑAKO UDALTEGIA
Martxoak 21, larunbata, 11:30ean, liburutegian
- Ipuin-kontaketa: THE JOURNEY OF THE EASTER BUNNY
Martxoak 23, astelehena, 19:00etan
- MENDI TOUR | MENDI FILMeko onena
- "Ephemeral" + "Aldabide" + "Cantos y flores" + "Un día al año"
Martxoak 24, asteartea, 19:00etan
- ANDER ARCOS: "Otra manera de viajar, América Latina desde la perspectiva de un cooperante"
- Aurkezlea: Juanra Madariaga
Martxoak 25, asteazkena, 19:00etan
- ANE MIREN MIRALLES LEGUIÑENA: "Bidaia pauso txikietan"
- Aurkezlea: Juanra Madariaga
Martxoak 26, osteguna, 18:00etan, liburutegian
- ALBERTO CEBERIO: "Disfrutar de la montaña con seguridad"
Martxoak 26, osteguna, 19:00etan, areto nagusian
- MARIONA SANZ: "Viajar para volver a una misma. El viaje como camino de autoconocimiento"
- Aurkezlea: Juanra Madariaga
Martxoak 27, ostirala, 19:00etan
- Kontzertua: MARIA TERESA LONETTI
- Calabriako eta Italia hegoaldeko folkean espezializatutako kantautore honen kontzertua
ERAKUSKETAK
Martxoaren 3tik 31ra | SANTUTXUKO UDALTEGIAN
- JOSÉ MANUEL ZUBIETE SOLER: "Vida silvestre/Basa Bizitza"
Martxoaren 9tik 31ra | BEGOÑAKO UDALTEGIKO LIBURUTEGIAN
- "Marraztutako bidaiak. Koaderno ilustratua: bidaia kontatzeko modu artistikoa"
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2026(e)ko martxoaren 18(e)tik 2026(e)ko martxoaren 27(e)ra
- LekuaBegoña eta Santutxu
Bilbao - HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Eranskinak
- Ikusi agenda Bilbao


