AMA Ikasketa Zentroa (ARTIUM): "Mirar por un círculo en un círculo de miradas"
Artium Museoaren AMA Ikasketa Zentroa plataforma bat da, eta, museoaren erakusketa-ildoarekin lotura estuan, arte garaikidearen, ezagutza ekoizteko eta zabaltzeko formatuen eta lankidetzan eta esperimentazioan oinarritutako ikerketa kritikorako metodologien inguruko ikerketa-espazio bat artikulatzen du.
Programa publiko hau Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketatik abiatzen da, Catalina Lozanok komisariatua. Erakusketak praktika artistikoak aztertzen ditu, mugimendudun irudiek bestetasunaren kontakizunak eta irudikapenak eraikitzeko izan duen paperari buruz modu kritiko eta espekulatiboan hausnartzen dutenak; horiek guztiek zinema etnografikoaren tradizio anitza osatu zuten. Erakusketan aurkezten diren lanekin elkarrizketa zabalago bat ezartzeko asmoz, programak zinema eta performancearen arloko hainbat pertsona gonbidatzen ditu.
Parte-hartzaileak: Louidgi Beltrame (Marseilla, 1971), Manthia?Diawara (Mali, 1953), Catalina Lozano (Bogota, 1979) eta Ana Pi (Brasil, 1986).
PROGRAMA
Martxoaren 13an?
18:00-19:00. A2 aretoa
Bisita komentatua Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketara Catalina Lozano komisarioaren eta Louidgi Beltram artistaren eskutik
19:00-20:00. A4 aretoa
Ana Pi Brasilgo artista eta coreografaren NoirBLUE Conversión performance-a
Martxoaren 14an?
11:00-13:00. A4 aretoa
CORPO FIRME:?danzas periféricas, gesto sagrado lantegia, Ana Pik gidatuta
Izen-emateak: ikasketazentroa@artium.eus
18:00-19:30. Emanaldi aretoa
Édouard Glisant: One world in relation (Manthia?Diawara, 2009) filmaren proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia.
Errelatoretza: Paola Buontempo
Louidgi Beltramek (Marseilla, 1971) zinemaren eta arte garaikidearen arteko bidegurutzean garatzen du bere praktika. Europan eta Latinoamerikan bakarkako erakusketak egin ditu, eta nazioarteko erakunde garrantzitsuetan eta biurtekoetan aurkeztu izan da bere lana, baita zinema-jaialdietan ere. Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketan hartu du parte, artista bezala eta Catalina Lozano komisarioarekin elkarlanean, ikertzaile gisa. 2026an parte hatu du, horrez gain, Chengdungo Biurtekoan eta Pariseko Cinéma du Réel jaialdian.
Manthia?Diawara (Mali, 1953) Literatura Konparatuko eta Zinemako irakasle da New York University unibertsitatean. Diawara idazle eta zinemagile oparoa da. Arteari, zinemari eta politikari buruzko bere saiakerak honako hedabideetan argitaratu dira: The New York Times Magazine, Los Angeles Times, Libération, Mediapart, October eta Artforum. Bi oroitzapen-liburu ospetsuren egilea da: In Search of Africa (Harvard University Press, 2000) eta We Won’t Budge: An African in the World (Basic Books, 2008). Diawararen film nabarmenen artean daude Angela Davis: A World of Greater Freedom (2023), AI: African Intelligence (2022) eta Negritude: A Dialogue between Soyinka and Senghor (2016).
Catalina Lozano (Bogotá, 1979) Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketaren kuradoretzako arduraduna eta Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoko komisario burua da. Bertan, besteak beste, Mariana Castillo Deball, Jutta Koether, Carolina Caycedo, Patricia Dauder, Joëlle Tuerlinckx eta Josu Bilbaorekin proiektuak garatu ditu. Aldez aurretik, komisario independente gisa, kuradore- eta argitalpen-proiektuetan ezagutza-modu hegemonikoak zalantzan jartzen dituzten praktikei erantzun die bere ikerketak.
Ana Pi (Brasil, 1986) koreografoa eta “iruditeria”-artista da, Frantziatik lan egiten duena. Bere praktikak Atlantikoaz haraindiko Afrikako Diasporaren irudimen erradikal eta birsortzailean du oinarria. Antzinako dantzen eta gaur egungo haien forma periferikoen inguruko ikerketa garatzen du, dantzari “extemporanea”, pedagogo eta idazle gisa jardunez. Tradizioek transmititutako keinu eta mugimenduen azterketa materialetik abiatuta, paisaia, politika, artxibo eta gorputz bizien artean duten eraldaketa ikertzen du. Bere lanak potentzial filosofikoa eta etorkizuneko irudikapenak aktibatzen ditu. 2025ean ATOMIC JOY estreinatu du, Chassol-en musikarekin, eta Julien Creuzet-ekin elkarlanean aritu da HKW Berlin-en.
Programa publiko honetako jarduera guztiak sarrera librekoak dira, tokia bete arte, lantegia izan ezik; horretarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea ikasketazentroa@artium.eus helbidean, gehienez 200 hitzeko motibazio-gutunarekin.
Parte-hartzearen ziurtagiria
Programa honetan parte hartu izana egiaztatzen duen ziurtagiri bat eskatzeko aukera dago, hala eskatzen den kasuetan.
Eskabidea ikasketazentroa@artium.eus helbidean egin behar da, programa hasi aurretik.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2026(e)ko martxoaren 13(e)tik 2026(e)ko martxoaren 14(e)ra
- LekuaArtium Museoa
Frantzia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaLibrea, lekua bete arte
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz


