"lena Asins: planoak eta maketak | Capi Corrales Rodrigáñez"
Elena Asinsen obra ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu Capi Corrales Rodrigáñez matematikariaren begiradaren bidez, 1989tik artistaren lagun eta kolaboratzaile intelektuala izan baitzen.
Harreman horren ondorioz, Asinsi interesatzen zitzaizkion gai matematikoei buruz jardun zuten, eta Corrales funtsezko laguntza izan zen artistaren sorkuntza-prozesuak alderdi matematikotik oinarritzeko.
Hitzaldi-tailer honetan modu bisual batean hausnartuko dugu Elena Asinsek egindako plano eta maketa batzuei buruz.
Kartoi meheekin, kartoiekin, makilatxoekin eta kortxoekin jolasean, espazioari buruzko ikerketa batzuen nondik-norakoa eta zergatia aztertuko dugu.
- Data eta ordua: martxoaren 5ean, osteguna, 18:30etan.
- Lekua: Kutxa Fundazioa Kubo.
- Hizlaria: Capi Corrales Rodrigáñez. Matematikaria eta Aljebra Saileko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
- Hizkuntza: Gaztelania.
- Sarrera librea: Webgunearen bidez aldez aurretiko izena ematearekin.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2026(e)ko Martxoak 5
- Ordutegia18:30
- LekuaKutxa Fundazioa Kubo
Zurriola Etorbidea, 1
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Kubo, Donostia / San Sebastián


