Tolosako Inauteriak 2026: egitaraua

Tolosa 2026(e)ko otsailaren 12(e)tik 2026(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • Tolosako Inauteriak 2026: egitaraua
  • Tolosako Inauteriak 2026: egitaraua

Tolosako 2026ko Inauteriak otsailaren 12tik 17ra ospatuko dira. Euskadiko udalerri askotan era berezian ospatzen dituzte inauteriak, baina, ezbairik gabe, Tolosakoak dira ospetsuenak eta jende gehien erakartzen dutenak. 

Pintxana txarangak botako du Ostegun Gizeneko txupinazoa

Aurkeztu dira jada aurtengo Kabi Alai Kuttuna —Ostegun Gizeneko txupinazoa botatzeko ardura izango duena— eta jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea, Kabi Alai elkarteko txarangaren doinuek lagunduta. 

Pintxana txarangak botako du aurtengo txupinazoa. Izendapen honekin, «herriko txarangen artean, izaera herrikoiena duena» aitortuko du Kabi Alai elkarteak. «Bere izaera irekiari esker, inauterizale eta musikazale askoren harrobi da. Gutxi izango dira Pintxanarekin parte hartu ez duten musikari tolosarrak», azaldu dute Kabi Alai elkarteko ordezkariek.

Tolosako harakin talde batek sortu zuen, 1940. urtean. Ostegun Gizenean, Rondilla kaleko Etxe Haundi sagardotegian elkartzen ziren: Periko eta Antxon de Pedro, Ceferino Rico, Miguel Martínez, Joxe Mari Arostegi, Simón Martínez… Gaur egun, urtero aldatzen da zuzendaria, urteetan atera diren kideak omentzeko, eta 150 pertsona inguruko taldea elkartzen dira.

Ostegun Gizenean, txupinazoaren aurretik jasoko dute Kabi Alai elkartearen eskutik Kuttuna saria, eta segidan, inauterien hasiera iragartzeko suziria jaurtiko dute. 

 
tolosa.eus

Laburrean

Non