Aranzadiren Arkeologia Jardunaldiak 2026: "Revolución arqueogenética y organización social en la Prehistoria·
Antzinako milaka giza genoma berreskuratzea ahalbidetzen duen iraultza teknologikoari buruz hitz egingo du Iñigo Olaldek Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian. Teknika horiei esker, gaur egun, aurrekaririk gabeko xehetasunez iker dezakegu nola antolatzen ziren giza komunitateak Historiaurrean.
Euskal Herriko zein Europako beste leku batzuetako aztarnategi megalitikoei buruzko ikerketa arkeologiko batzuen emaitzak azalduko dira. Hauei esker, gure iragana ezagutzeko, genetikak arkeologia nola osatzen duen irudikatuko dugu.
Iñigo Olalde Ramón y Cajal ikertzailea da EHUn eta Ikerbasquen.
Hitzaldiaren izenburu osoa: La revolución de la arqueogenética: una nueva herramienta para investigar la organización social en la Prehistoria.
Oharra
- Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2026(e)ko Otsailak 11
- Ordutegia19:00
- LekuaSan Telmo Museoa
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Online https://www.santelmomuseoa.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&id=5128&Itemid=8&lang=eu&ide=37239
- ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda San Telmo Museoa, Donostia / San Sebastián


