"Amazonia, narratiba lurraldeetatik"
Salesiar Misioen, Latinoamerikarekiko Elkartasunaren eta Corazonistas Fundazioaren “Larrialdi klimatikoari aurre egiteko ikasgelak: Feminismo dekolonialetik Orinoquiaren defendatzaileen garapen-ereduaren alternatibak” proiektuak "AMAZONIA, narratibak lurraldeetatik" argazki erakusketa dakarkigu. Ibilbide bisual honek Amazonia planetaren orekarako funtsezko lurralde gisa eta, aldi berean, bertan bizi diren herrien borrokarako eta erresilientziarako gune gisa hausnartzera gonbidatzen gaitu. Edu Leonek, Gurutze Gorria, ACNUR, Amnistia Internazionala eta Intermon Oxfam bezalako nazioarteko erakundeekin lan egin duen argazkilari espainiar ospetsuak, eskualdeko aberastasun natural, kultural, sinboliko eta politikoa erakusten digu bere begiradatik, baita hor bizi diren pertsonen mehatxuak eta defentsa eta erresistentzia estrategiak ere, bere defentsaren, babesaren eta aliantzen sorreraren premiaz jendea interpelatuz.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Otsailaren 13an bisita gidatua izango da argazkien egilearekin.
- Informazio gehiago eta gonbidapenak lortzeko hemen.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2026(e)ko otsailaren 6(e)tik 2026(e)ko martxoaren 6(e)ra
- LekuaHegoalde Gizarte Etxea
Alberto Schommer, 10
Vitoria-Gasteiz
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Hegoalde Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz


