Abadiñoko Inauteriak 2026: egitaraua

Abadiño 2026(e)ko otsailaren 6(e)tik 2026(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • Abadiñoko Inauteriak 2026: egitaraua

Abadiñoko 2026ko inauteriak otsailaren 6tik 17ra bitartean ospatuko dira.

Hainbat jarduera egongo dira publiko guztientzako, hala nola musika, tailerrak, lehiaketak...

Otsailaren 14an, Inauterietako mozorro eta dekorazio lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak. Herriko ostalaritza sektorea dinamizatzea eta herritarren parte hartzea sustatzea ditu helburu lehiaketa honek.

Herritarrek aurrez aurre edo QR kode baten bitartez bozkatu ahal izango dute euren dekorazio gogokoenaren alde, 11:00etatik 23:00etara.

Hurrengo egunean egingo da sari banaketa, 12:30ean. Bi sari banatuko dira: mozorro onenaren saria eta dekorazio onenaren saria. Horrez gain, zozketa egingo da bozka ematen dutenen artean.

Aurten, establezimendu hauek parte hartuko dute: Taberna Zarra, Goxoa, La Mari, Udalaitz, Larrano, Abarkateruena, Imiñe eta Traña-Matienako eta Zelaietako Pertsona Nagusien tabernak.

Epaimahai kualifikatu batek hainbat alor baloratuko ditu; besteak beste, originaltasuna, sormena eta espazioen girotzea, baita parte hartzen duten langileen karakterizazioa eta interpretazioa ere. Dekorazioetan material birziklatuak edo artisau-elementuak erabiltzea kontuan hartuko da.

abadiño.org

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko otsailaren 6(e)tik 2026(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • LekuaAbadiño
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Abadiño

Non