"Neandertalan gainbehera duela 45.000 urte"
Ana-Belén Marín erakusketaren komisarioak bisita labur bat eskainiko du inaugurazioan, otsailaren 5ean 17:30ean.
Erakusketa Kantabriako Unibertsitateko EvoAdapta Taldearekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin egindako lankidetzaren emaitza da, eta Neandertalen desagerpenari buruzko SUBSILIENCE proiektu europarraren emaitzak aurkezten ditu. EvoAdapta Giza Eboluzioari eta Historiaurreko Egokitzapenei buruzko ikerketa-taldeak garatutako erakusketa-proposamen bat, SUBSILIENCE ikerketa-proiektuaren esparruan, Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) 2 milioi eurorekin finantzatua Horizonte 2020 programaren barruan.
Oiasso Museoak Arkeologiako ikerketa zientifikoen dibulgazio-lanaren esparruan antolatu du erakusketa hau. Erakusketak anbizio handiko proiektu zientifiko baten emaitza nagusiak aurkezten ditu. Proiektu horrek Europako azken talde neandertalen biziraupen-estrategiak eta erresilientzia-gaitasuna aztertu ditu, duela 57.000-27.000 urte bitartean izandako klima-aldaketa sakonen aurrean.
- Neanderthalen eta lehen Homo sapiensen arteko trantsizioa
Gainera, giza eboluzioaren une garrantzitsu batean zentratzen da: azken Neanderthalen eta Iberiar penintsulara iritsi ziren lehen Homo sapiensen arteko trantsizio-aldian. Klima-aldaketa azkar eta bortitzek markatutako etapa da,gainera espezieen artean sortutako lehiak gero eta handiagoak ziren, baita haragijaleen artekoak ere; faktore horiek paisaiak eta elikadura-baliabideak ustiatzeko estrategiak eraldatu zituzten.
Erakusketak Europa hegoaldeko 21 aztarnategitatik ateratako aurkikuntza bioarkeologikoen emaitzak iragana eta oraina lotzen ditu, eta hausnarketa sakona egiten du gizakiaren bilakaerari buruz eta horrek klima-aldaketak markatutako egungo testuinguruan izan dituen ondorioei buruz.
Zer faktore izan zen funtsezkoa planetan bizirik dagoen espezie bakar gisa irauteko? galderaren bidez, gizarteen eta haien ingurune naturalaren arteko harremanari buruz hausnartzera gonbidatzen du erakusketak, ingurumena etorkizunaren berme gisa zaintzearen garrantzia azpimarratuz.
- SUBSILIENCE ikerketa-proiektua
SUBSILIENCE proiektuari esker, Europako historiaurreari buruzko ezagutza zientifikoan modu esanguratsuan aurrera egin ahal izan da, diziplina anitzeko hurbilketa bati eta erreferentziazko nazioarteko taldeekin egindako lankidetzari esker.
Bere ekarpen zientifikoez gain, proiektuak ikertzaileen belaunaldi berri bat sortzen lagundu du, Kantabriara talentua eta finantzaketa erakarriz, Marie Sk?odowska-Curie programa europarren eta Juan de la Cierva laguntza nazionalen bidez, besteak beste.
Orain arte, SUBSILIENCEk 50 argitalpen zientifiko inguru sortu ditu nazioarteko aldizkari entzutetsuetan, Nature eta Science taldeko batzuk barne, eta emaitzak eskuragarri daude komunitate akademikoarentzat eta, oro har, gizartearentzat.
Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai.
Publiko guztientzako erakusketa.
Doako sarrera
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2026(e)ko otsailaren 5(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 31(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-14:00 // Ostiralak eta larunbatak 10:00-14:00 + 16:00-19:00 // Astelehenak itxtia
- LekuaOiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Irun
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Oiasso Erromatar Museoa, Irun


