Estudio Irekiak 2026: egitaraua
2026ko Estudio Irekiak urtarrilaren 22tik 24ra bitartean izango dira.
Uharte Zentroko egonaldian eta egoitzan dauden artisten lana ezagutzeko gonbidapena. Ekoizpen artistikoaren prozesuak eta jakintzaren banaketa eta sorkuntza kolektiboki pentsatzeko diseinatutako programazioa.
Uharte Zentroa artista eta eragile ezberdinen arteko lan eta elkarbizitzarako gunea da, non ikerketa, sorkuntza eta prozesu artistikoez gain bestelako loturak ere partekatzen dituzten. Estudio Irekiak lanean ari diren artisten proiektuen garapenera hurbiltzeko aukera bat dira. Ate irekien hiru egunetan zehar, ekoizpen artistikoaren prozesuak eta jakintzaren banaketa eta sorkuntza kolektiboki pentsatzeko diseinatutako programazioa eskaintzen da. Mentorien, tailerren eta bisiten bidez, Uharte Zentroko biztanleek egun horietan beste eragile gonbidatu eta parte-hartzaile batzuekin harremanetan jarri ahal izatea bilatzen da.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2026(e)ko urtarrilaren 22(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 24(e)ra
- LekuaHuarte Arte Garaikideko Zentroa
Calvario, 2
Huarte/Uharte
Web - Eranskinak
- Ikusi agenda Huarte Arte Garaikideko Zentroa, Huarte/Uharte


