"No Other Land"
No Other Land, Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal
Palestina, 2024, 92’
No Other Land dokumentalak Basel Adra palestinarra jarraitzen du, Masafer Yattako bere herria armadaren eraiste eta kanporaketen aurrean defenditzen saiatzen den bitartean. Istorioan, Yuval Abraham kazetari israeldarrarekin egiten duen lankidetzak bi munduren arteko alde handia erakusten du: Basel okupazioaren eta ziurgabetasunaren erdian bizi da, eta Yuvalek, berriz, askatasunez mugitzeko aukera du. Dokumentalak biek elkarrekin injustiziak salatzeko egiten duten ahalegina kontatzen du.
Gernika Palestina Herri Ekimenak bultzatuta, dokumentala lehen aldiz euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera izango da. Azpitituluak aktibista talde batek sortu ditu auzolanean.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2026(e)ko Urtarrilak 18
- Ordutegia19:00
- LekuaAramaioko Kultur Etxea
Nardeaga 36
Aramaio
Web - Ikusi agenda Aramaioko Kultur Etxea, Aramaio


