"Loreen hizkuntza"
Maitasuna pantailan zehar, ghostinga, bat-egiteak eta desadostasunak, koldarkeria, ilusioak eta itxaropenak.
Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores obran ageri den itxaropenen gaia abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu antzezlan honek, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.
El lenguaje de las flores – Loreen hizkuntza zortzi lorez edo koadro dramatikoz osatutako komedia da, bi hizkuntzatan (gaztelaniaz eta euskaraz) antzeztua eta Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musikaz lagundua, non ahozko tradizioko herri-kantak musika elektroniko bihurtuta berreskuratzen diren. Kantu horiek guztiek osagai bera dute: loreak norbait konkistatzeko estrategia gisa erabiltzea (lausenguak).
Proiektu honen bidez, bere ibilbidea abiatu du euskal antzerki-konpainia berri batek, La Mapatxa Teatroak
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Getari Etxegarai
- Dramaturgia: Unai Izquierdo
- Interpreteak: Mikel Losada, Olatz Ganboa, Unai Izquierdo, Getari Etxegarai
- Zuzeneko musika: Ibon Belandia
- Zuzendariaren laguntzailea: Diego Pérez
- Ikusizkoak: Inés Bermejo
- Eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua
- Argiztapenaren diseinua: Soledad Carril
- Jantzien diseinua: Ana Turrillas
- Elkarlana: Arriaga Antzokia
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaLa Mapatxa Teatroa
- Data 2026(e)ko Urtarrilak 17
- Ordutegia20:00
- LekuaBarakaldo Antzokia
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo
Web - Zenbatekoa12 / 15 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Barakaldo Antzokia, Barakaldo


