Errobi: "Agur kontzertua" (abenduak 30 - Donostia)
Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. 2024ko maiatzean itzuli zen Errobi 50. urteurrena ospatzeko, eta Victoria Eugenian emango diote amaiera ospakizun berezi honi, berriz lozorroan sartu aurretik.
Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadan. Euskal tradizioaren melodiari atxikiz, atzerritik heldutako doinu berrien harmoniak bereganatu zituen, Euskal Herriaren arazo kulturalaz eta politikoaz arduratutako hitzekin lagunduta, eta arrasto sakona utzi duten zenbait disko laga ditu ondare gisa.
- Anje Duhalde (ahotsa, gitarra)
- Mixel Ducau (ahotsa, gitarra, saxoa)
- Remy Gachis (gitarra)
- Iñigo Telletxea (baxua)
- Txomin Duhalde (bateria)
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Abenduak 30
- Ordutegia19:30
- LekuaVictoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa20 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Victoria Eugenia Antzokia, Donostia / San Sebastián


